13.11.2013 Views

GIDA Zerga Gipuzkoako - Gipuzkoa.net

GIDA Zerga Gipuzkoako - Gipuzkoa.net

GIDA Zerga Gipuzkoako - Gipuzkoa.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1.4.2.2 Zerga urraketen kontzeptua

Zerga urraketatzat hartuko dira edozein mailatako arduragabekeria duten dolu edo erruzko

ekintza edo omisioak, betiere foru arau honetan edo beste foru arau edo lege batean hala

sailkatuta eta zigortuta badaude.

1.4.2.3 Zerga zigorren motak

- Diruzko zigorrak: isun finkoa edo proportzionala izan daiteke.

- Diruzkoak ez diren zigorrak honako hauek izan daitezke:

a) Subentzio edo diru laguntza publikoak lortzeko aukera eta eskaera izaerako zerga

onurak eta pizgarriak izateko eskubidea galtzea.

b) Zigorra jarri duen administrazio publikoarekin kontratatzeko debekua, urte bat edo biko

epean, arauz jasotzen denari jarraituz.

1.4.2.4 Zerga zigorrak mailakatzeko irizpideak

Zerga zigorrak zenbait irizpideren arabera mailakatu daitezke:

a) Zerga urraketak behin eta berriz egitea.

b) Datuak ezkutatzea.

c) Iruzur bitartekoak edo tarteko pertsona erabiltzea.

d) Interesatuak ikuskarien lanean bereziki laguntzea, Zerga Administrazioak nekez lortu

ditzakeen datuak bere kabuz emanez, baldin eta zorra gehitzea badakarte.

1.4.2.5 Zigorrak murriztea

Diruzko zigorren zenbatekoa %40 murriztuko da zergapekoak erregularizazioari nahiz zigorrari

adostasuna ematen dienean.

1.4.2.6 Zerga urraketen eragindako erantzukizuna amaitzea

Zerga urraketek eragindako erantzukizuna behin subjektu urratzailea hilda eta zigorren

preskripzio epea igarota amaituko da.

Zerga zigorrak jartzeko preskripzio epea lau urtekoa izango da, eta urraketak egin ziren

momentutik aurrera hasiko da.

1.4.2.7 Zerga zigorrak amaitzea

Zerga zigorrak amaituko dira behin ordainduta edo beteta, ordainketa exijitzeko eskubidea

preskribatuta, konpentsatuta, barkatuta eta haiek ordaintzera behartutako guztiak hilda.

Zerga zigor irmoak bakarrik Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak barkatu ahal

izango ditu, hala nahi badu.

1.4.3 Zerga urraketa eta zigorrak

1.4.3.1 Autolikidaziotik eratorritako zerga zorra ordaintzeari uzteagatik

Zerga urraketa hau egitea %50etik %150era bitarteko diruzko isun proportzionalez zigortuko da.

Dena den, urraketa subjektu urratzaileari atxikitako kopuruak edo konturako sarrerak edo

benetan jasandako zergak ordaintzeari utzi izanaren ondorio denean, zigorraren oinarriaren

%75 eta %150 bitartekoa izango da zigorra.

1.4.3.2 Likidazioak egiteko behar diren aitorpen edo agiriak osorik eta

zuzen aurkezteko obligazioa ez betetzeagatik

Zerga urraketa hau egitea %50etik %150era bitarteko diruzko isun proportzionalez zigortuko da.

------------------------------------------------------------------------ 28 ------------------------------------------------------------------------

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!