12.03.2014 Views

121. zenbakia - Jakin

121. zenbakia - Jakin

121. zenbakia - Jakin

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GURE POETEN MALKOA

• KOLDO IZAGIRRE •

Alatsu txoriak, uda-ondoz,

negua du galazi-eziña.

Abadiak antolaturiko Lore Joko haietako batean (Sara,

1867), «Ni nauk euskaldun, bai aspaldikoa / egundaino

aizkorak ezin hautsizkoa» esanarazi zion Elizanburu k

arbola bati. Lizentzia honek sortu zuen galarrotsik, epaimahaiak

behintzat juzku estua egin zuen konposizioaz,

zuhaitzek ahorik ez dutela-eta. Poesiaren libro t a s u n a re n

aldeko borrokak —Vinson gerrilari bakar— itxura formala

hartu izan du maiz, baina formaren ardurapean poesiaren

f u n t z i o a ren nolakoa dago beti, eta horretan bere b i z i k o

g a rrantzia ukan zuten Xabier Lizard i ren jarrerak eta

obrak, ingurune hiperpolitizatu batean beti jokatu zuelako

poesiaren autonomia begiratzearren. Horrela, olerkariek

mende erdi eta gehiagoan ezin egin izan zutena burutu

zuen Lizardik: «bezala», «iduri», «antzo», «hala» moduko

alderagailuak eta gidoi-parentesiak baliatuz, gure

poesiaren garapena azkartzeko baitezpadako tresna eman

zigun: analogia poetikoa.

G u re poetaren aurkikuntza horri esker dakigu orain

u d a b e rria urdinez janzten den neskatxa dela; elurt z a re n

h o n d a rrak «emazte zuhurr a ren zapiak» direla; basoa

«atsedenaren eliza» dela eta uda «suzko itsasoa», eta hura

dugula «uda igarotzeko ontzia»; izotz ondoko eguzkia

« n e g u a ren barrea» dela eta «neguak bere sudur ospeldu

z o rrotza» sartzen duela gure etxean... Aurkikuntza xalo

eta partzial hauek bideratu zuten poeta, apurka, adierazpen

ausartagoetara: «Aingura bota dut Arratsaldean / Oina

ezarri dut Udazkenean.» Iruditeria mailako lorpenok,

alabaina, ez zuten poeta errazkerian mugatu. Orixek aholkatu

moduan beti goragoko asmoz, bere poemek gero eta

distira partzial gutiago dute, metafora baliabide tekniko

bezala ulertzetik poema bera metafora handi bat bezala

lantzera jo baitzuen, amonaren heriotzaren trataerak, adibidez,

frogatzen duen bezala: «Biotzean min dut» eresitik

«Asaba zarren baratza» eta are «Euskal Pizkundea» poema

sinbolikoetara dagoen aldeak adierazten du poetaren eboluzioa.

105

JAKiN

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!