12.03.2014 Views

121. zenbakia - Jakin

121. zenbakia - Jakin

121. zenbakia - Jakin

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

UNAMUNO ETA EUSKARA

• XABIER KINTANA •

maila apaleko jendeen ezpainetatik gal zedin, horrela herri

kantak, bertsoak eta folklorea bederen gorde zitezen.

Beraz, Barojak hiritar multzo bi proposatzen zuen Euskal

Herrirako: batetik euskal herritar eskolatu eta erdaldunena,

eta euskaldun ezjakinena bestetik. Honetan, Unamunok,

berdintzaleago izanik —Sabino Aranak berak bezal

a 3 — euskal herritar guztiek kultur maila goren berbera

l o rtzeko eskubidearen alde egiten zuen, eta horre g a t i k

euskararen aurka jartzen zen, berau paria ezjakin batzuen

mintzaira izan zitekeelakoan. Eta, azken buruan, hori hizkuntzaganako

maitasun eta duintasun-zentzuagatik egiten

zuela uste dut, hots, euskara hilik ikusi nahiago zuelako,

guztien irrigarri izan baino.

Kontuan har dezagun, Unamunok, 1864.ean Bilboko

Zazpi Kaleetako Erronda kalean jaioak, haurt z a roan euskar

a ren gainbehera ezagutu zuela bere inguruan. Izatez,

etxeko giroan gaztelania hizkuntza nagusia izana zuen,

baina halere, bere herriaren mintzaira zaharra bereganatu

nahirik, euskara ikasten saiatu zen. Eta jakitera heldu ere

bai. Gainera, euskaraz artikulu eta poema batzuk idatzi zituen,

Migel Unamunokoa 4 gisa sinaturik argitaratuak. Aski

da, ordea, horiek gaingiroki irakurtzea, hor morfologia eta

sintaxi arloko akats ugari somatzeko, gaurko eskolumeek

ere egingo ez lituzketenak. Bestela esan, Unamunok ez zekien

euskara behar bezain ongi. Baina haren akatsak eta

hutsuneak ez ziren larriagoak, adibidez, Sabino Aranarenak

baino, beronek euskaraz idatzi zituen lantxo urr i a k

irakurri dituenak aitor dezakeenez.

Nolanahi ere den, autore biok batera aurkeztu ziren

Bizkaiko Diputazioak 1888.eko ekainaren 8an euskara irakasteko

atera zuen katedra hornitzeko oposiziora, baina

hau geroago Euskaltzaindiaren sortzaile eta aurren lehendakaria

izango zen Resurrección Maria de Azkuek irabazi

zuen. Postu horretarako hautatua ez izanak ez zion Eusko

A l d e rdi Jeltzalearen fundatzaileari galarazi hizkuntzare n

alde borrokatzen segitzea, baina dirudienez, gertakari horrek

biziki nahigabetu zuen Unamuno, ordurako Bilboko

Institutuan latin-irakasle zena, izaeraz aski harroa izanik.

JAKiN 68

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!