10.05.2014 Views

Euskadiko Lurzoruaren eta Hirigintzaren Legea - Euskal Herriko ...

Euskadiko Lurzoruaren eta Hirigintzaren Legea - Euskal Herriko ...

Euskadiko Lurzoruaren eta Hirigintzaren Legea - Euskal Herriko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

7. Aplikatu beharreko araudiak ebazpena jakinarazteko epea zenbatekoa den berariaz

jasotzen ez badu, berariazko ebazpen horren jakinarazpena egiteko, gehienez, hiru hilabete

emango dira, lizentziarako eskaera aurkezten denetik kontatzen hasita –baldin eta

eskaera hori zuzentzeko edo hobetzeko errekerituz udalak jakinarazpenik egin ez badu–.

211. artikulua. Hirigintzako lizentzia emateak dituen ondorioak

1. Hirigintzako lizentzia lortzeak legitimatu egiten du ekintza eta operazioak egikaritzea,

bai eta dagozkion erabilera eta jarduerak ezartzea eta garatzea ere. Inola ere ez da

bereganatuko –ezta aldeko administrazio-isiltasuna dagoenean ere– hirigintzako

antolamenduarekin edo indarrean dagoen legeriarekin bat ez datorren eskumen eta

eskubiderik.

2. Lizentziak, beti, jabetze-eskubidea kontuan izan gabe eta hirugarrenei kalterik eragin

gabe emango dira.

3. Hirigintzako lizentziak hirigintza-plangintzarekin bat ez badatoz –hirigintzako lizentziak

ematearekin batera beste tresna bat onartzeagatik edo indarrean dagoena aldatzeagatik–,

eta obrak oraindik amaitu gabe badaude, udalak bat ez etortze hori adieraziko

du arrazoiak emanez, eta, kautelazko neurri moduan, obra edo erabilera horiek

berehala etetea erabakiko du. Gehienez ere, lau hilabetetarako hartuko da erabaki

hori.

Kautelazko neurria indarrean dagoen bitartean, eta behin interesdunari entzunda, lizentzia

baliogabetu egin ahal izango du osorik edo zati batean, eta, behar izanez gero, jadanik

hasita dauden obrak edo egiten diren erabilerak amaitzeko edo jarraitzeko zehaztapenak

eta baldintzak ezarriko ditu, bai eta eragindako kalte-galerei dagokien kalte-ordaina

ere.

212. artikulua. Herri-administrazioek sustatutako ekintzak

1. Udalaz bestelako administrazio publikoek sustatzen dituzten jarduketek lurralde-izaera

nabarmenik ez dutenean, administrazio sustatzaileak udalari jakinarazi beharko dio

proiektua, eta udalak, hiru hilabeteko epean, lizentzia emango du, edo, bestela, bere

desadostasuna adieraziko du arrazoiak emanez.

202

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!