31.10.2014 Views

XV. Ipuin Lehiaketa (PDF, 2 MB) - Arrieta

XV. Ipuin Lehiaketa (PDF, 2 MB) - Arrieta

XV. Ipuin Lehiaketa (PDF, 2 MB) - Arrieta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ondoren, helbidea eman zidanez, liburutegi horren bila abiatu nintzen

alboko herrira eta nekez, baina azkenean lortu nuen.

Sinestezina iruditu zitzaidan, kobazulo baten antzerakoa zen, oso leku

misteriotsua, denbora pila egon nintzen horren bila, ez nuen inoiz pentsatuko

horrelako toki batean liburutegi bat egongo zenik.

Hasieran, pixka bat beldurtuta sentitu nintzen bertara sartzeko, baina beste

aldetik zirrara handia sortzen zidan leku hark eta sartu beharra nuen.

Atea ireki eta andre batekin topo egin nuen.

Txundituta gelditu zen hain neska gazte bat bertara sartzen ikusi zuenean.

Esan zidanez, oso jende gutxi hurbiltzen zen bertara, gainera gehienak

adinekoak ziren, eta normala da, egia esan, gaur egun gazte gehienek,

Internetetik egiten dutenez dena, ez dute liburutegi hauen beharrik, baina nik

ez nuen hala pentsatzen.

Berarekin hizketan hasi nintzen eta antzinako mitologiako liburuez

galdetu nion. Jarraian, gela handi‐handi batera zuzendu zen eta bertako

liburu guztiak mitologiari buruz zirela esan zidan, pertsonaia desberdinei

buruzkoak.

Denbora luze pasatu nuen liburu haiei guztiei begirada bat botatzen eta

berandu zenez, etxera joatea erabaki nuen.

Ordutik aurrera egunero itzultzen nintzen eta orduak igarotzen nituen

liburu haien aurrean, txundituta nengoen! Guzti hark amets bat zirudien.

Horrela igaro nituen egunak, bertara joan eta mitologiari buruz irakurtzen

nuen, baina pentsatu nuen pertsonaia bat aukeratu beharko nuela ikastolako

lan hori egiteko eta ondoren jarraituko nuela gainerakoez ere irakurtzen, eta,

beraz, niri gehien gustatzen zitzaidan pertsonaia aukeratu nuen, lamiak.

Lamiei buruz hainbat eta hainbat liburu zeuden baina nik bakarra eraman

nuen etxera lasai‐lasai irakurtzeko, bitxiena, portadan kolore arraroenak

zituena. Besteek nahiko arruntak ziruditen, baina hau ez, berezia zela ziur

nengoen.

24

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!