31.10.2014 Views

XV. Ipuin Lehiaketa (PDF, 2 MB) - Arrieta

XV. Ipuin Lehiaketa (PDF, 2 MB) - Arrieta

XV. Ipuin Lehiaketa (PDF, 2 MB) - Arrieta

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

mugimenduekin bere txalupa txikia laster irauliko baitzen; baina ez zekien zer

egin. Badaezpada, ixil‐ixilik gelditu zen, arrauna eskuetan zuela, animalia hark

ikusiko ez zuela pentsatuz.

Baina halako batean, borobil erraldoi hark burua jiratu eta Peruri amorratuta

begiratu zion. Oso handia zen, kolore zuria eta oso begi handiak zituen.

Uretako dragoi edo herensuge bat zela pentsatu zuen eta bere garrasiek

edonor utzi zezaketen beldurtuta. Zerbait gertatzen zitzaion baina Peruren

errua al zen? Zer gertatzen zen?

Mutila ikustean uretako animalia hura pixka bat urrundu egin zen, hura ere

beldurrak jota balego bezala. Biak elkarri begira geratu ziren eta gauza zuri

hark aurreko guztiak baino oihu ozenago bat egin ondoren, negarrez hasi

zen. Ibai txikiak balira bezala erortzen zitzaizkion malkoak begietatik. Peru

zur eta lur zegoen, ez zekien zer egin, zer zen hura eta zer gertatzen zitzaion.

Astiro‐astiro arrauna uretan sartu eta etxerantz joatea erabaki zuen. Baina

gaua oso iluna zen eta ez zuen ezer ikusten. Zegoeneko denbora asko pasatu

zen ilundu zuenetik eta, ilargia eta izarrak atera gabe zeudenez, ezin zuen

aurrerantz joan, ez zekien kostaldea non zegoen. Itsu geratu izan balitz

bezala sentitzen zen, dena beltz ikusten zuen, animalia zuri hura izan ezik.

Beldurraren beldurrez, alde baterantz arraun egiten hasi zen. Bat‐batean

animalia hitz egiten entzun zuen. Negarrez jarraitzen zuen baina Peruri

zerbait esan zuela iruditu zitzaion. Peruk burua jiratu eta piztiak honela esan

zion:

‐Lagundu, mesedez. Ez dakit zer egin dudan, ez dakit zer gertatu

zaidan, baina ez dut hemen egon nahi.

43

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!