31.10.2014 Views

XV. Ipuin Lehiaketa (PDF, 2 MB) - Arrieta

XV. Ipuin Lehiaketa (PDF, 2 MB) - Arrieta

XV. Ipuin Lehiaketa (PDF, 2 MB) - Arrieta

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

zait niri. Mendiaren hegal bat maldan behera abiatu da, buztinezko erreka

bat osatuz, eta bertan joan da Olivier ere, igerian ez zekien arrainaren

antzera. Debekatu egin didate bere atzetik joatea, eta esku batzuek estu

heldu naute, ihes egin ez dezadan.

Bakarrik nago. Aita apenas egunean behin edo birritan ikusten dut.

Lanean bakarrik aritzen naiz, eta beldur naiz. Olivier mendiak irentsi zuen.

Inoiz ezagutu dudan bere adineko mutilik azkarrena zen, eta mendi batek

irentsi du. Bitartean guk lanean dihardugu, herritik urrun, eta okerrena da ez

dakidala zertarako!

Gaur atsedenaldian aitak papera eta boligrafoa lortu dizkit, eta gutuna

idazten hasi naiz. Ez nekien nola hasi. Ez nekien ondo idatziko nuen ala ez,

baina gertatutakoa Cecileri kontatu beharra neukan, hala sentitzen nuen.

Inor ez zen herrira jaitsi, eta Olivierren familiak ez zuen gertatutakoaren

berririk. Ez dut gaur amaitu, ez dut asti nahikorik izan, baina bihar derrigor

amaitu behar dut. Olivierren familiak gertatutakoaren berri izan behar du,

eta inork ez duenez horretarako asmorik, neuk

idatzi beharko dut gutuna. Ez dakit herrira nork

eraman ahal izango duen, baina lortuko dut

hala edo hola gutuna Cecileren eskuetara

heltzea. Negar egin dut. Aitak ikusi egin nau,

baina ez dit ezer esan. Ez da ausartzen

erantzunaren beldur delako, edo agian ez dio

garrantzirik ematen. Bakarrik sentitzen naiz.

Gutunak hau dio: “Chris naiz eta hamabost urte ditut. Kivu herrialdekoa

naiz. Bi urtez joan naiz eskolara, bertan idazten eta irakurtzen ikasi dut.

55

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!