31.10.2014 Views

XV. Ipuin Lehiaketa (PDF, 2 MB) - Arrieta

XV. Ipuin Lehiaketa (PDF, 2 MB) - Arrieta

XV. Ipuin Lehiaketa (PDF, 2 MB) - Arrieta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

arraina eramaten zien etxekoei jateko eta seme‐alaba guztiak pozez

txoratzen jartzen zituen.

Urte batzuk igaro zirenean, txalupa txiki bat eraiki zuen eta eguraldi ona

zegoen arratsaldeetan kostaldetik gertu

nabigatzen ibiltzen zen. Batzuetan bere emazte

edo seme‐alabaren baten laguntza izaten zuen

arren, gehienetan bakarrik joaten zen. Itsasoan

arrantzan egiteak asko erlaxatzen zuen eta

aitarengandik hurbilago egongo balitz bezala sentitzen zen.

Uztaileko arratsalde bero batean, beste zereginik ez zuela eta, Peruk herriko

portu txikian txalupa hartu eta arrantzatzera abiatu zen. Kostaldetik zenbait

mila urrundu eta kaña bota zuen. Eguzkiak gogor jotzen zuen arren,

kostaldeko haize finarekin gustura sentitzen zen. Hain gustura, non iluntzeko

bederatziak heldu eta han jarraitzen zuen. Gaua hurbiltzen sentitu zuen baina

ilargia oraindik atera gabe zegoen. Egun hartan ez zuen ia arrainik harrapatu

baina bat‐batean ura mugitzen hasi zen eta arrainak laster kaña hartuko

zuelako itxaropena zuen. Itsasoa gero eta gehiago mugitzen hasi zen eta

arrain handi zuri bat ikusi zuela iruditu zitzaion. Asko poztu zen, familiari ilusio

handia egingo ziolako eta egun pare baterako jatekoa izango zutelako.

Halako batean, arrain handi hura itsasotik kanpora irteten hasi zen. Oso

kolore argia zuen eta izugarri handia zen. Arraina zela pentsatu zuena,

uretatik ateratzen hasi zen gauza zuri eta oso argitsua zen eta izutu egin zen.

Hura oihuka hasi zen, negarrez egongo balitz bezala, eta Peruk arrauna

eskuetan hartu zuen defendatzeko besterik ez zuelako. Itxura borobila zuen

gauza hura oihuka, amorratuta eta alde guztietarantz mugitzen zebilen eta

izugarrizko olatuak sortzen zituen. Peru oso izututa zegoen, horrelako

42

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!