31.10.2014 Views

XV. Ipuin Lehiaketa (PDF, 2 MB) - Arrieta

XV. Ipuin Lehiaketa (PDF, 2 MB) - Arrieta

XV. Ipuin Lehiaketa (PDF, 2 MB) - Arrieta

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

aina berak laster esan zidan. Egunak ordea aurrera zihoazen, eta laster hori

inoiz ez zela iritsiko pentsatzen hasia nintzen.

Asteak igaro ziren. Olivierrekin gero eta konfiantza gehiago hartuz

nindoan eta azkenean lagun handiak bihurtu ginen. Askotan berak

laguntzen zidan zuloa egiten, eta beste batzuetan neuk laguntzen nion…

Eta atsedenaldiak berbetan ematen genituen. Nire lehengusua bailitzan

ibiltzen nintzen berarekin. Bere arreba jada ez zen bisitan etortzen, eta

eskerrak, bestela oso urduri jarriko nintzen. Egia da bere bisitak barealdia

bezalakoak zirela ekaitzaren erdian, baina gertatu zitzaiona berriz gerta ez

zekion nahi nuen, eta horregatik lasaiago sentitzen nintzen herrian geratzen

zela ikusita. Gertakizun latz hartaz geroztik ez nuen berriz ikusi, baina

noizean behin gutun bat bidaltzen zidan, herriko kontuez hizketan, bera

neba zaintzeko eskatzen… Hirurotatik gazteena zen arren, guztion artean

arduratsuena eta argiena bera zen, eta nik asko estimatzen nuen.

Laugarren hilabetea mendi honetan. Egun euritsua bezain gogorra izan

da gaurkoa. Ez dut indarrik, hankak dardaraka ditut, eta ezin dut nire

begietatik malkoak isurtzea ekidin. Lanean aritu gara goiz osoan zehar jo eta

ke. Tunel estu‐estu bat egin dugu mendian barna, barru‐barruko lurra atera

ahal izateko. Ni sartu naiz lehenengo, ostean Olivier, gero ni ostera ere, eta

jarraian bera. Txandaka ibili gara, nagusiak arin ibiltzeko esan baitigu, eta

azkarren ibiltzeko modurik onena txandakatzea zelakoan, hala aritu gara.

Bera, ni, ostera ni, gero bera, ni eta bera. Ez da gehiagorik izan. Tximista

batek zuhaitz bat zatitzen duen moduan zauritu da nire bihotza. Bularrean

ikaragarrizko presioa sentitu dut. Ezin nuen ulertu. Nik ateratako lurra

gizonei ematetik bueltan, mendiak Olivier nola irentsi duen ikusi dut. Sentitu

egin dut. Segundo pare bateko kontua izango zen, baina amaiezina iruditu

54

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!