15.01.2015 Views

Idatzia - HABE

Idatzia - HABE

Idatzia - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

4. MAILA

EGIAZTATZE-PROBA

Deiturak: __________________________________________________

Izena: __________________________ NA: ______________________

Euskaltegia: _______________________________________________

Azterketa-tokia: __________________ Data: _____________________

2011ko I. deialdia

Argibideak

• Azterketa honetan, hiru trebetasun neurtuko dira, jarduera banaren bidez:

- Entzumena (3. or.),

- Irakurmena (4-5. or.),

- Idazmena (6. or.).

• Entzumena neurtzeko probarekin hasiko da azterketa, grabazio bat entzunez.

• Grabazioa amaitzean hasiko da azterketaren denbora kontatzen: guztira, hiru ordu.

• Azterketariak zernahitarako erabil lezake zirriborro-orria: oharrak hartu, idazlanak

prestatu… Azterketa amaitzean, koadernoarekin eta erantzun-orriekin batera utziko du

zirriborroa. HABEk desegin egingo du orri hori.

2

ENTZUMENA

Grabazio bat entzungo duzu, bi aldiz:

Gure Irratian Fredi Paiak emandako iritzia duzu. Aurkezpenaren ondoren, esatariak galdetzen

dio bertsolariari:

Geroztik, ikastolatik ibiliz, emeki-emeki… txapelketetan sartu, Bizkaiko Txapelketa,

Txapelketa Nagusia… Nola ihardukitzen duk, edo jasaiten, txapelketa hori guziak Zonbait

bertsulari kritiko bilakatzen ari baitira…

Ondoren egin beharrekoa:

Laburtu entzundakoa, aldagai nagusiak adieraziz: zer esaten duen nork, zertarako,

norentzat… (50 -70 hitzetan).

Aurreikusitako denbora: 20 minutu.

Jarduera honetan, azterketariak erakutsi behar du testua ulertu duela.

Ebaluazio-irizpideak

Entzumenaren proba ebaluatzerakoan, kontuan izango da a) zer neurritan egin duen azterketariak

agindu zaiona eta b) zuzen eta egoki egin duen. Proba-zati honek 20 puntu izango ditu guztira, eta

gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira.

3

IRAKURMENA

Ondoren, Lorea Agirre irakasleak idatzitako artikulu bat duzu.

Arretaz irakurri, eta:

Laburtu irakurritakoa, aldagai nagusiak adieraziz: zer esaten duen nork, zertarako, norentzat…

(50-70 hitzetan).

Aurreikusitako denbora: 30 minutu.

Jarduera honetan, azterketariak erakutsi behar du testua ulertu duela.

Ebaluazio-irizpideak

Irakurmenaren proba ebaluatzerakoan, kontuan izango da a) zer neurritan egin duen azterketariak

agindu zaiona eta b) zuzen eta egoki egin duen. Proba-zati honek 20 puntu izango ditu guztira, eta

gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira.

Solido, likido, zirin

Ze hizkuntzatan mintzo da», aitak amari. «Mintzo Eta zertaz», besteak. «Hori da bestea».

Disney Channel telebista katearen presio linguistikoa ikaragarria da, kasik ekidin ezina. Hizkuntza

kontua soilik balitz, gaitz erdi, hala ere. Nola egiten duen da bat, eta zer esaten duen bestea. Zer nola

bezain larri da, larriago ez bada. Ze lan kentzen duen umea Disney Channeli begira uzteak, eta ze lan

ematen duen ikusi duen guztia berriro umeari desikasarazi beharrak: gauzak ez direla horrela benetan,

ez dutela izan behar, neskak ez garela tuntunak, ahulak eta goxoak; ezta mutilak azkarrak, aluak eta

oldarkorrak ere; bizitza ez dela saltoki handi bat, kontua ez dela erosi eta erosi aritzea, dirua ez dela

guztiaren neurria, ez edertasuna arrakastaren giltzarria, ez irabazteko grina bertute bat. Disney

Channel guztien indarra.

4

Frogatua dago: zaborra jaten baduzu, zaborra jaten ari zarela jakinda ere, zaborretik egiten duzu zure

ekarria. Lankideen arteko solasaldian, eguneroko bizitzako labezomorroen kontu bat azaltzeko, batek

Zizek edo Azurmendi aipatuko du, eta hurrengoak Lete, Lertxundi edo Sarri, eta harantzagokoak

Lujanbio edo Rodriguez. Eta zuri telezaborreko edozein pertsonaiak esana etorriko zaizu ahora ikatza

baino beltzago.

Idazle batek hala dio, hamarkada gutxi barru euskara desagertu egingo dela. Desagerrarazi egingo

dutela, hobeto esanda.

Beste batek honako gogoeta botatzen du: denok hil nahi dugun hizkuntza batean idazten dut. Bai,

denok nahi dugu hil: izan gazte, zahar, gizon, emakume, ikasle, irakasle, mediku edo dendari. Denok,

ez dugulako inortxok erabiltzen, ez irakurtzen. Egunero harrika hartzen duten hizkuntza bat darabilkit.

Ez dakit ze etorkizun duen, amildegia ez bada. Eta amildegira bagoaz, bada, joan gaitezen sorkuntza

ederrak eginez, bereziak, barnetik ateratzen zaizkigunak; modaz, estiloz, ereduz eta merkatuz kanpo

daudenak. Egin dezagun benetako sorkuntza.

Aitonak dio euskaldun izatea euskaraduna izatea dela, ez besterik. Aitak, berriz, euskaldun izatea

mundua ikusteko modu bat dela, uniformizazioaren aurkako jarrera bat, globalizazioari aurre egiteko

modu bat. Alabak dio euskaldun izatea barnean sentitzen den zerbait dela, oso norberarena, eta,

horregatik, inork ezin diola beste bati euskaldun den edo ez den esan. Izate bat, jarrera bat,

sentimendu bat. Hiru urrats belaunez belaun. Aitonaren eta aitaren artean saihesbide bat dago, 68ko

maiatz batek eta ezkerreko ideologiek eraginda. Aitaren eta alabaren artean lubaki bat dago: berrogei

urteko diktadura oso bat, edo demokrazia aldi oso bat, nahiago bada, hainbat alorretan trukagarri

direnez.

Eta laurogei urte pasa eta gero, euskaldun izatea norberaren bihotz koxkorraren kontu bat baino ez da,

ez giza talde baten izate bat edota eskubide bat, ez borroka gune bat. Erdaldun izatea ez bezala.

Eta tarte horretan Disney Channel guztien makinaria ideologikoak lanean, kanpokoak eta barnekoak.

Kontsumo gizarte gero eta indibidualistago baten diskurtso zanpakorra, errepikatzearen poderioz egia

ere bihurtu duguna: dena dela eskubide indibidualen erreinu; ez talde, ez herri, ez hizkuntzek, ez

komunitateek dutela eskubiderik; dena dela azalera handiko saltoki, nortasuna kontsumoak ematen

duela, zer erosi hura izan; dena dela identitate anitz eta ahul, dena dela pertenentzia sentimendu

hauskor, sustrai bako. Dena dela likido. Likido ez den guztia solido dela: mesedez, ez ukitu estatua,

botere ekonomikoa, legea. Dena horrela dela, eta kitto. Zirin.

Lorea Agirre

BERRIA, 2010-12-24

5

IDAZMENA

Egoera

Kolaboratzaileak behar dituzte Berria egunkarian, kazetako atal finkoetako gaiei buruz idazteko.

Gaiak askotarikoak dira: kirola, gizartea, ekonomia, politika, hezkuntza, osasuna, kultura (artea,

literatura, zinema, bertsolaritza…), kulturaren transmisioa, euskara, komunikabideak, aisia, hiria,

Euskal Herria, zientzia, teknologia, ingurumena, historia, ondarea…

Zure proiektua iritsi zaie eskuetara, eta pentsatu dute pertsona egokia izan zaitezkeela arlo jakin

horren gainean idatz dezazun hamabostean behin. Hala egiteko eskatu dizute. Eta, aditua zaren

neurrian, espero dute zure artikuluak esanguratsuak eta jakingarriak izatea irakurlearentzat.

Artikuluaren xedeari dagokionez, honako hauek iradoki dituzte:

• kritikoki aztertzea gertaerak edota egoerak

• gai horren gaineko jakingarrien berri ematea (berrikuntzak…)

• argibideak eskaintzea helbururen bat lortzeari begira

Lehendabizi, erabaki egunkarirako atal berria (jorratuko duzun arloa) eta, ondoren, idatzi lehen

artikulua.

Proba

Eginkizuna

Idatzi kolaborazio horretarako lehen artikulua. Gogoan izan atal berri bat hasiko duzula eta

ahalik eta irakurlerik gehien lortzea ere badela zure helburua.

Gutxieneko luzera: 350 hitz.

Ebaluazio-irizpideak

Idazmenaren proba ebaluatzerakoan, kontuan hartuko da: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko

egokitasuna; 2) koherentzia eta kohesioa; eta 3) hizkuntz baliabideen zuzentasuna eta aberastasuna. Zati

honek, gehienez, 30 puntu izango ditu eta gainditzeko 15 puntu lortu behar dira.

6

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!