15.01.2015 Views

a. Irakurtzera bultzatzea - Navarra

a. Irakurtzera bultzatzea - Navarra

a. Irakurtzera bultzatzea - Navarra

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

. Irakurtzearen atsegina

Gero, hor dugu irakurtzearen atsegina. Komeni da berriz errepikatzea. Irakurtzearekin

atsegina erdiestea ere ez da curriculumaren helburua. Irakasleak ez daude behartuta

ikasleei atsegina ematera; hori hala bada ere, ikasleen aurrean ez gara sadikoki

portatuko edo, hitz arinagotan esanda, ez dugu behin eta berriz pilotalekuko horma

baten kontra joko. Ikasleak gelan aspertzeak ez du esan nahi ez dutela ikasten. Ikaslea

irakurtzen aspertzeak ez du esan nahi ez duela irakurri behar eta ez duela irakurtzen

segitu behar, baldin eta irakurtzea edozein motatako kontzeptu bat ikasteko “sine qua

non” bada. Asmo bat betetzen ez denean, asperdura sortzen da baina irakurtzeko eta

idazteko gogo hori buruak egiten duen ahalegin eta hausnarketa gartsuaz asebetetzen

da. Ikasleak ez aspertzeko ez dugu irakas jarduna zirko bilakatuko, jakintza deklaratiboa

prozedurazko jakintza bilakatuko dugu -lehenago zekitenarekin zerbait egitea-.

Horregatik, eskolaren ardura da irakurtzeko gai izateko tresnez hornitzea, tresna

horien bidez ikasleak nahi duenean irakur ditzan testuak. Horrekin atsegina hartzen

duen edo ez, bere kontua izanen da. Aspertzen direnean ekimen propioz irakurtzen

dutenez ari gara edo, Barojak esanen lukeen bezala, bizitza pasatzeko beste gauza

duinagorik ez dutelako.

Irakurketaren arloan eskolak dituen helburuak irakurtzeko atsegin hori erdiesteko

tresnak eskuratzeari dagozkionak dira eta ez horiekin esperimentatzeko beharrari

dagozkionak. Irakasle anitz ezkor dira ikasleen kexuak entzuten dituztenean eta esaten

dietenean ikasleek irakurtzen ez dutelako inolako atseginik lortzen. Eta nork esan die

horrekin esperimentatu behar dutela Bigarren graduko inkognitak asmatzen edo

logaritmoak ikasten atseginik lortzen dute

Litekeena da irakurketaren gaineko diskurtsu faltsua sortu izana, hots, oinarrian

atsegina erdiestea eta irakurtzea multzo bereiztezin batean sartzen zuena, eta, gure

zorigaitzerako, boomerang baten ondorioa sortu izana, hau da, gure kontra bilakatu

izana.

Atseginik, baldin bada, norberarena da, ia-ia kontaezina. Atsegin horretaz hitz egiten

hasiko bagina, seguru nago gure aitortzek ez luketela bat eginen. Haurrei irakurtzearen

atseginaz hitz egitea oso da arriskutsua, atsegin hori enpirikoki egiaztatzerik ez baita.

Nola frogatu behar diet haurrei irakurtzen dudanean izan ohi dudan ustezko atsegin

hori izaten dudala Nik neuk ere ez nuke jakinen neure buruari nola adierazi eta.

Ikasleak irakurketara hurbiltzeko eta hartan sakontzeko prozesuak maiz berotegi baten

antza du, erabateko babesa eta paternalismoz jotako laguntza eskaintzen duen zerbait

balitz bezala. Irakurtzen duen edozein pertsonaren bizitzaren espazio eta denboretatik

arras urruntzen den zerbait. Ildo horri jarraikiz, badirudi nahikoa logikoa dela ikasleek

gizarteak irakurtzea zer den ulertzen duen modua bereganatu behar badute, hau da,

testuaren eta irakurlearen artean sortzen den harreman pertsonal eta aske modura,

ezaugarri horiek izanen dituen irakurketa gune bat beharko genuke. Gune hori ez da

12

Liburutegiko sagua

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!