15.01.2015 Views

a. Irakurtzera bultzatzea - Navarra

a. Irakurtzera bultzatzea - Navarra

a. Irakurtzera bultzatzea - Navarra

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

giroari, zeru azpian izan daitekeen isiltasun handienarekin. Ez da erraza erantzun konbentzigarririk

ematea. Isiltasun barneko balorea eta etika aurkitu gabe ezinezkoa baita

irakurketa goraipatzea eta haren metodologia ulertzea.

Azkenik, nerabeak egiten duen ororako xede bat behar du. Ez du deus hurririk egiten.

Zerbait egiten badu, zerbaiten bila ari delako da. Nola konbentzituko dugu irakurketa

onuragarria dela Etekina Zerena Nola konbentzituko dugu pertsona konduktisa huts

bat -ez da harritzekoa bestela ez izatea halako eskolatze eskinneriar muturrekoa jaso

ondoren- esaten badiogu prozesua, barne bidaia, gerundioa eta hutsean egiten den

abentura direla garrantzitsuenak, eskuz egindako produktu bukatuaren aurretik Nola

konbentzituko dugu ikaslea garrantzitsuena irakurtzea dela eta ez irakurtzeagatik atera

daiteken nota, bizitza eta curriculum osoan besterik ez badu bereganatu Inolaz ere ez

hitzez hitz eta belaunaldiz belaunaldi.

Irakurketari dagozkion alderdiei erreparatuz gero -norbanakotasuna, bakardadea, isiltasuna,

ekoizpen sistema sozialaren etekin hutsala (erabiltzeko balio du baina ez aldatzeko)-,

konturatzen gara irakurtzera bultzatzeko jolasekin ez dutela ia-ia zerikusirik, jolas

horiek multzoan egitekoak baitira, hots ateratzekoak eta baliagarriak soilik une batean,

une jakin batean joera bat, hots, jolasteko eta besteekin egoteko gogoa, asebetetzen

dutelako, ez besterik. Horri guztiari beste hau gehitu behar genioke: irakurtzera bultzatzeko

jardueren hartzailea irakurle homogeneoa eta unibertsala da, beraz, esistitzen

ez dena. Aitzitik, irakurtzea pertsonala, jakina eta errepikaezina da. Orokorrean hitz

egitea erraza den bitartean, hartzaile jakin eta pertsonal baten aurrean mintzatzea ez

da gauza bera.

Onena izanen litzateke irakurtzera bultzatzeko teknikek bete-betean asmatzea jolasaren

bidez haurrari behin eta berriz liburua eskura jartzen diotenean. Nola Jarduerak

prestatu beharko lirateke, irakurtzearen beraren azpian dauden buru-eskemak eta ezagutza-estrategiak

garatzearekin zerikusia dutenak. Baina, beharbada, hala eginez gero,

irakurtzera bultzatzeko teknikak izateari utziko liokete.

Ez naiz erremedioen eta tekniken arerio, inola ere ez. Hala

ere, uste dut, ez erremedioek, ezta teknikek ere, ez dutela

jendea irakurle bilakatzen. Bizitza honetan ez da berez

deus ere erdiesten. Erdiesten dugun oro, berdin adimen

mailakoa zein afektu mailakoa, ahalegin, dedikazio eta lan

gehiagoz erdiesten da.

Azken finean, esan dezakegu irakurtzeko egin behar diren bideak

geure bizitzarenak bezain konplexuak direla. Oso gustukoak ditugu eta

beti ari gara bidea egiten, beti ari gara ikasten.

16

Liburutegiko sagua

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!