15.01.2015 Views

a. Irakurtzera bultzatzea - Navarra

a. Irakurtzera bultzatzea - Navarra

a. Irakurtzera bultzatzea - Navarra

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

handiena literaltasuna da, eta onartutako apaingarri bakarra inoiz nahikoa irakurri

gabeko klasiko txalogarrien aipuak dira. Errepikatzea ez da akatsa, eskola zaharra baizik.

Aipu luze honekin bukatzeko, “ hizkuntza ez da biktima bakarra. Biktima nagusia

formula urri eta monotono bakar batzuen ezagutzan trebatua izan den irakurlea da.

Estetikatik eta kritikatik urruntzen duen erretorika ahula erakutsi diote. Entseiua edo

liburua betiko lelotik pixka bat urruntzen badira zalantzan murgiltzen da; honenbestez,

erraz asaldatzen den irakurlea da. Ate anitz itxi dizkioten irakurlea. Lotuta daukan

irakurketa ankerra, finean, lengoaia erregistro minimo eta klasifikatuetara murriztearen

emaitza da. Baina lengoaia murriztu baten ordaina beti da pentsamendu hankamotza” 17 .

Ez dut testuliburuen kontrako kritika sakon eta orokorra egin nahi. Nire asmoa

irakasleak xaxatzea da, testuliburuek balizko irakurleen konfigurazio mentalean duten

eraginari buruko hausnarketa egin dezaten. Liburuei buruz dugun irudia testuliburuez

izaten den iruditik eratorria bada, eta dakigularik ikasleek zer pentsatzen duten hauetaz,

ez da erraza lortzen ikasleek liburuei buruzko ideia ona eta positiboa izatea.

Eta ongi dakigu, liburuek norberaren bizitzan garrantzirik ez badute, gauza arrunten

moduan erabiliko direla, inongo begirunerik gabe, hondatzeraino iritsiz, bereziki gureak

ez direnean.

Liburuak gure bizitzaren zati badira, beraien ezer ez zaigu arrotza. Baina, nola bihurtzen

dira liburuak pertsona baten bizitzaren zati esanguratsu

Galdera honi erantzutea zaila eta konplexua da. Txikitatik liburuekiko interesa piztuz,

esaten da eskuarki. Nik ez dut hori zalantzan jartzen, baina hainbeste ardura egokitzen

zaizkio haurtzaroari, ezen neure buruari galdetzen dioten zergatik ez dugun gizakiaren

eboluzio-gaitasunean konfidantza gehiago izaten, hain ezkor izateari utzita. Adin batean

agortzen al da dena Gizakiaren aukera guztiak haurtzarotik halabeharrez

determinatuak al dira

Adin guztiek badute desiorako joera, zergatik ez irakurtzeko ere Zergatik irakurtzen

ez duen heldua betiko galduta dago Ez al da errazegia helduen ezinegona azaltzen

duten arrazoiak haurtzarora zokoratzea Ez al du bada gizaki helduak liburuen munduan

autodeterminatzeko borondaterik Txikitan ez baitzuten irakurri!

Liburuak norberaren bizitzan garrantzia hartzea zehazteko nekezak diren fenomenoei

uztarturik dago. Ez da erraza ere pertsonaren osaera afektibo nahiz intelektualean izan

ditzaken epe motz eta luzeko ondorioak argi ezartzea.

17. A. Rossi, “La lectura bárbara”, en Manual del distraído, Anagrama, Bartzelona,1997.

44

Liburutegiko sagua

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!