15.01.2015 Views

a. Irakurtzera bultzatzea - Navarra

a. Irakurtzera bultzatzea - Navarra

a. Irakurtzera bultzatzea - Navarra

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oso da komenigarria ikasleei esatea ez dutela inolako asoziaziorik errefusatu behar,

ezta den inozoen edo ausartena ere. Burura etorri bazaio, zerbaitengatik izanen da.

Beraz, hori ere sartu sailean. Proposatu den eskema eta ordena aldatzen ahal dira, egiturak

gehitzen ahal dira edo proposatu diren egituren arteko bat aldatzen ahal da.

Niretzat liburua da:

Iruditzen zait liburua ondokoa dela:

Liburuak burura ekartzen dizkit:

Liburua ondokoekin irudikatuko nuke:

Liburu baten ezaugarriak hauek dira:

Oro har, pertsona bat irakurria dela esateko arrazoi hauek ditut:

Orain, liburuen gaiztakeriak zein diren esanen dut:

Nire buruari galdetzen diot: zergatik daude liburuak

Liburuak izatearen ondorioak hauek dira:

Liburuak desagertuko balira, zer gertatuko litzateke

Denek irakurriko balute, zer gertatuko litzateke

Bukatzeko, zer da liburu bat

Ondotik, saio batean izan diren erantzunak bilduko dira, baita esangura eskasekoak ere.

Batzuetan, erantzun horiek izaten dira argienak eta iradokizun gehiago sortzen dutenak.

Ikus ditzagun, bada, talde baten zenbait erantzun.

Niretzat liburua da: dokumentua, entziklopedia, erroilua, orriak, edukiak, prestakuntza,

jolasa, asperdura, sakrifizioa, aisia, elkarrizketa, egilea, teoriak, usaina, ukimena,

sakela, lapurreta, liburutegia, liburudenda, idazlea, dirua, ergelkeria, heriotza,

bizitza, bakardadea, deklamazioa, ikerketa, oharrak, asteburu tristeak.

Iruditzen zait liburua ondokoa dela: mezua, nartzisismoaren lagina, denbora

galtzea, naturaren gehiegikeria, min eta jakintza iturria, norberak bere burua zalantzan

jartzea, inarrosaldia, ideiak aurkitzeko modua, mundu desberdinak, bidaia eta

abentura, harrokeria, hitz egiteko aitzakia, jende xumea erabiltzea, azalekotasuna,

oroitzapena, iragana, ezereztasuna.

Liburuak burura ekartzen dizkit: bakardadea, isiltasuna, pentsatzea, erostea, denbora

librea pasatzea, bibliomania, sagua, liburutegia, lana, ikasketak, intimotasuna, zoriontasunik

eza, plazerra, gozamendua, pertsonaiak, bizitza eredugarriak, bizitza bekaiztuak,

fikzioa, irudimena, fantasia, urruntasuna, ideiak, ergelkeriak, dirua, kioskoa, liburudendak,

Alexandria, hegazkina, trena, bidaiak, itxaron gelak, autobus bidaia, Gizarte Zientziak irakasgaian

agertu zitzaigun eskriba, lapitzak, izpiritu aberastasuna, uneoro tantaka dauden

txorrotak, mendi berdeak eta ahaztutako ibaiak, maindireak, mesanotxea, botika, negua.

Liburua ondokoekin irudikatuko nuke: arranoa, arraina, arratoia, igela, idia, trena,

itsasontzia, flexoa, atea, gelak dituen korridorea, ildoak, ibilbideak, bidexkak, bideak, bideen

planoak, kartografia, mapa, balkoia, tintontzia, begiak, bihotz bakartia, harrizko aulkian

20

Liburutegiko sagua

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!