15.01.2015 Views

a. Irakurtzera bultzatzea - Navarra

a. Irakurtzera bultzatzea - Navarra

a. Irakurtzera bultzatzea - Navarra

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

d. Liburua mito bihurtzea

Gero, hor dugu liburuaren idealizazioa, hau da, liburua objektu magikoa, zoragarria eta

fantastikoa da. Norbera libre da bere ahalmenei mugak jartzeko. Horrenbestez, onar

dezagun irakurketa eta liburuengatiko sua beste muga bat direla. Baina zuhurtasuna eta

diskrezioa ukatzeraino, amildegi handia dago. Errealitatea eta fikzioa nahastea gero eta

gehiago edozeinen eskura dago baina oso arriskutsua izanen litzateke trukada hori

irakasleen animoan sartzea.

Porrot eginen luke irakurtzera bultzatzeko diskurtsuak, hots, ia-ia termino

esoterikoetan egiten den liburuaren gorazarrea oinarri duenak. Egia da liburuak

ikaragarri maite ditugula baina arrazoi horregatik beragatik nahi dugu talde horren

partaide izan nahi dutenek zer egiten ari diren jakin eta hartutako erabakiarekin

kontziente izan daitezen. Irakurketa hartzen bada munduan bakarrik gaudelako nahita

hartutako nortasun ikur modura, egiaz geure burua mugatuko dugula. Irakurketa

aukeratzean, hori bezain aukera txar edo onak bazter utziko ditugulako.

Irakurtzea gure izakiaren sintoma bihurtu ohi da; gauza onen eta ez hain onen sintoma

baina besteak bezain zilegi diren gauzena. Irakurle garenok ez gara nork bere aisialdia

espiritualki asetzeko kirola eta papiroflexia aukeratzen dutenak baina pertsona hobeak,

ezta txarragoak ere. Irakurtzen dugunean ez gara ez gehiago, ez gutxiago. Irakurtzen

irakurle egiten gara. Irakurtzeak irakurtzea baitakar berarekin. Liburuaren diskurtso

apologetikoa “Alexandriako konplexua” dugunon kontua da. Aldiro kontzeptuen

amildegi horretan erori ohi gara gogor baieztatu ohi dugunean geure munduan libururik

gabe bizitzerik izanen ez dugula. Gogora ekar dezagun aipatu berri dudan Alexandriako

liburutegi hori. Suntsitu zen eta, zer gertatu zen Bada, munduan milioka liburutegik

haren lekukoa hartu zutela. Eta ez hori bakarrik: laster ateak irekiko ditu lehen aldiz

Alexandriako beste Liburutegi batek -Alexandrina deituko da-, lehenago

Ptolomeoarren Jauregia non, hantxe berean. Liburutegi horren fondoa, oso-osorik,

informatizatuko dute.

Liburutegi bat desagertzeak atsekabea sor diezaguke baina ez hondamendi horren

ondorioz sortzen den diskurtsu fundamentalista. Eta are gutxiago, ikasleen aurrean

ukitu apokaliptikoekin aurkeztea. Liburuari duen garrantzia emanen diogu -norberak

merezi duen hura-. Horri jarraikiz, ez dut ahazten Steinerrek zioena: “Zer dela eta gizazientziek

-hitzaren adierarik zabalenean hartuta- eta zer dela-eta zientzien arrazoiak ez

digute inolako babesik eman ankerkeriaren aurrean Zergatik, jo daiteke Schubert

gauean eta hurrengo biharamunean kontzentrazio eremuan nork bere beharkizunak

betetzera joatea Irakurketak, musikak, arteak, ez dute eragotzi basakeria osorik. Dena

esan behar bada, basakeria horren edergailu izatera iritsi da” 3 .

3. George Steiner-Antoine Spire, La barbarie de la ignorancia, Mario Muchnik, Bartzelona 1999 [Zita itzultzaileak

itzulia].

14

Ratón Liburutegiko de biblioteca sagua

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!