11.07.2015 Views

BERRIA, 2013-12 - datu-basea29

BERRIA, 2013-12 - datu-basea29

BERRIA, 2013-12 - datu-basea29

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

<strong>2013</strong>ko abenduaren 11, asteazkena berria 19‹ Erdiz erdiKatalunia DBurujabetzaren bideanKatalunian Balearretako irakasleenaurkako erasoek izan dutenerantzunak edo Valentziako gatazkasozialekiko izan den elkartasunakerakusten dute HerrialdeKatalanak prozesu subiranistarenasmoetatik at eraikitzen direla».Hori hala izanik ere, ez dute begitxarrez ikusten Kataluniarenindependentziarako aukera: «HerrialdeKatalanen independentziarenalde lanean ari garenokaukera gisa ikusten dugu herriarenzati batentzat hasi den prozesua.Nahiz eta ez izan herri osoa,nahiz eta ez izan helburu herri askebat sortzea nazio libre baten barruan.Independentista gisa momentuabaliatu behar dugu, sistemarenkrisia, krisi horri eta sistemahorri alternatiba gisa herri askeeta oso bat emateko».Kataluniaren balizko independentziabeste herrialde katalanentzatonuragarria edo kaltegarriaizan daitekeen galdetuta, haudiote: «Egun Espainiako eskualdeaden Kataluniako ErkidegoAutonomoa hartuko lukeen estatukatalan baten sortzeak ez duzertan aurrerapausoa izan HerrialdeKatalanen eraikuntza nazionalaribegira. Erraz egiaztadaiteke baieztapena: Andorrak—estatu katalana, subiranoa etaHerrialde Katalanen barrukoa—ez du pausorik eman HerrialdeKatalanak erreferentzia esparrugisa hartuko dituen estatu berribaten sorrera errazteko. Kataluniaestatu bilakatzeak ere, ordea,ez du eragozten Herrialde Katalanakgeroan errealitate gisa gauzatzea,Andorrak galarazi ezingoduen bezala. Betiere hango eta hemengokatalanek hala nahi badute,noski, eta lan egiten badute nazioosoa eraikitzeko».Hala mintzo dira Herrialde Katalanengaurkotasunaz: «Gauregunean herrialde osoa aintzathartzen duen independentistagehiago dago duela bi, lau, hamarurte baino. Asko hazi da mugimenduindependentista azkenhamar urteotan Herrialde Katalanetan.Egia da batzuek herrialdejakin baten independentziarenaldeko apustua egin dutela orain,baina aurretiko pauso gisa. Gero,denborak esango digu apustu horibenetan aurretiko pauso batzen, edo azken geltokia».Herrialde Katalanak eraikitzenjarraitzeko lana zein den ereargi dute Planak eta Garciak:«Eraikuntza izan dadila jendearenborroketatik abiatua, beti herritik,eta ez boteretik bertatik.Jendeak sentitzen du berea balitzbezala Herrialde Katalanenproiektua. Herrialde Katalanakexistitzen dira; ikusgarri egin beharditugu, eta politikoki egituratu.Eta hori jendearen borondatearenaraberakoa da».Valentzia, Rosello, BalearrakKataluniaz besteko herrialde katalanetakojendearen iritzia erekontuan hartzekoa da. VicentSanchis kazetaria valentziarra dasortzez, eta Avui egunkariko zuzendariizana da. Herrialde Katalanakproiektu nazional gisa existitzendirela onartu du, «baina herritarrenzati oso txiki batentzat».Baina, iruditzen zaio proiektuamantendu egingo dela, identifikatutasentitzen direnentzat ezduelako iraungitzeko datarik,«eta horrek ez du zertan al<strong>datu</strong>Katalunia estatu independentebilakatzen bada ere».Joan-Lluis Lluis idazlea, berriz,Perpinyan jaio zen, Ipar Katalunian.Pausoz pauso joatea iruditzenzaio bide bakarra: «Lurraldeenarteko aldeak handiak dira, etaerrespetatu beharrekoak. Derrigoregon behar dute erritmo diferenteek;bestela inork aurrera ezegiteko arriskua legoke». Kataluniarenindependentzia garaipenerraldoia izango litzateke Lluisentzat,«transzendentala, herrialdekatalan guztientzat».Mallorcarra da Rosa Calafathizkuntzalaria, Andratxekoa. Lurraldebakoitzak bere berezitasunakdituela onartu du, baina kritikoagertzen da: «30 urtean entzunizan diegu botere autonomikoarenorganoei lurralde bakoitzak‘‘Herrialde Katalanakexistitzen dira;ikusgarri egin beharditugu, eta egituratu»MARIA PLANASom Paisos Catalans plataformako kidea«Erritmo diferenteekderrigor egon behar dute,inork aurrera ez egitekoarriskua legoke bestela»JOAN-LLUIS LLUISIdazlea (Ipar Katalunia)«Gustatu edo ez,nazio politiko katalanaorain Kataluniaramugatzen da»VICENT SANCHISKazetaria (Valentzia)«Mentalitate arrotzbatekin egindakotrantsizio baten emaitzada oraingo egoera»ROSA CALAFATHizkuntzalaria (Balearrak)behar zuela bere erritmoa; erritmoakberen kasa ezarriko balirabezala. Herritarrekiko pedagogiapolitiko izugarria falta izan da HerrialdeKatalanen inguruan, testuliburuetan,hedabideetan, diskurtsoetan…ez gara aski gardenakizan».Kataluniaren independentziakekar litzakeen ondorioez galdetuta,Sanchisek dio ziur eragingo lukeelaEspainiako Estatuarenerreakzio bat, «mesfidantza handiagoa,susmo txarra, intrantsigentzia».Kutsatzea saihesteko.«Baina, era berean, irekiko liratekeorain imajinatzen zailak direnhorizonteak. Kataluniak independentzialortuko balu, aukerahorrek ez luke jarraitzailerik irabazikovalentziarren eta balearrenartean?».Lluis baikorragoa da: «Oso onuragarriaizango da, nahiz ez densegur aski erabakigarria izango.Eta Espainiatik izango dute tentazioaAragoiko Zerrendari, Valentziari,Balearrei ordainaraztekoKataluniaren independentzia.Baina Katalunia izango da estatubat, ministerioekin, diplomaziarekin,eta buruz buru hitz eginahal izango du Espainiarekin».Calafatek, berriz, ez ditu ahazteneginbeharrak: «Kataluniakkatalantasunaren izenean erantzutekoardura etikoa du. Naziozati baten independentziak baliobehar du lege babesa, duintasunaeta laguntza emateko oraingozkanpoan geratzen garenoi».Herrialde Katalanen gaurkotasunazhitz egiterakoan, Sanchisekdio beti izan dela kontzeptu labaina,«onartzen zaila valentziareta balearrentzat». Batez ere valentziarrenkasuan, «botere etainteres jakin batzuek antikatalanismoabultzatu dutelako, desertziopropioen zurigarri gisa». Ezda ideia edo proiektu erraza izansekula: «Jaume I.aren garaianere, monarkia katalana izan zenahula eta paktista». Gaur egunere jarraitzen dute proposatzeneta aldarrikatzen, «baina gutxiengobatek soilik sinesten badu, nolaez utzi beranduagorako?».Lluis kontziente da hainbatsektorek uko egin diotela HerrialdeKatalanei: «Errealitate konplexuada, azken batean pertsonekerabakitzen dutelako zer izannahi duten, zer nazioren parteizan nahi duten. Herrialde Katalanenproiektua, ordea, ez da sekulahil, eta Kataluniaren independentziatikaurrera, partidaberri bat hasiko da jokatzen». Kataluniaindependente bilakatzenbada, Calafatek uste du «kulturahistorikoagatik dagokiona aldarrikatzekoindarra» izan beharduela: «Munduari erakutsi behardio, bai eta katalanei ere, nazio dela,hizkuntza dela. Katalunia ezinda bertan goxo egon».Subjektu politikoaPuntu batean, ordea, erabatekoada kontsentsua: Kataluniak izanbehar du orain subjektu politikoa.«Kataluniarrek itxaron nahibadute beste lurraldeetako katalanekaldarrikapen nazional gradubera lortu arte, eserita itxaronbeharko dute», dio Sanchisek. Kataluniakoprozesu subiranista,izan ere, azkartu egin da: «Prozesuserioa da, gainera. Homologazioaeta nazioarteko aitorpenanahi baditu, errealitate kolektibobatean oinarritu behar da; eta KataluniakoParlamentuak ordezkatzendu errealitate hori. Gustatuedo ez, nazio politiko katalanaorain Kataluniara mugatzen da».Lluisek ere defendatzen duhori dela orain aukera: «Horrexegatikdago beste lurraldeetakohainbeste jende independentziahorren alde denbora eta energiaemateko prest. Kataluniako jendeakgaldetzen didanean zer egindezakeen Ipar Katalunia laguntzeko,esaten diet galdera orain alderantzizkoadela: nik galdetu behardut zer egin dezakedan Kataluniarenindependentziaren alde.Oso positiboa izango baita IparKataluniarentzat, akaso hizkuntzahemen goian heriotzatik salbadezakeen gauza bakarra».Calafatek, berriz, «beldurra»ikusten du besterik planteatzeko,egoerak posibilismora daramatzala:«Oraingo egoera mentalitatearrotz eta arriskutsu batekinegindako trantsizio baten emaitzada. Mendeetako menderakuntza,ebaste eta erasoen ondorioa.Bat-batean nazio handi baten zatitxiki batek zulotik ateratzekoabiada hartu duela ikusteak, seguru,Herrialde Katalan eta independentziaterminoak lotzekoahotsak itzali ditu. Ahotsok orainaukera gauzagarriaren alde ari dira».Kataluniako prozesu subiranistamodu berean ere ez dute biziherrialde katalan bakoitzean. Valentzian,«gehiengo batek jakinminez,beste gehiengo batek indiferentziaz,gutxiengo batek oldarkortasunez,eta beste gutxiengobatek esperantzaz» jarraitzen du,Sanchisen iritzirako. «Valentziahiriko eta erdiguneko eskualdeetakoantikatalanismoa behintzatez da, oraingoz, berpiztu», Sanchisenesanetan. Kataluniarekingehien identifikatzen den valentzianismopolitikoa, berriz, «bestegauza batzuetara dago».Ipar Katalunian, oro har, «jakin-minadiskidetsu batekin» bizidutela onartu du Lluisek, baina«eszeptizismo handia» dagoela:«Jendeak ez du uste Katalunia independenteizango denik». Eta ezda gertaeretan oinarritutako analisibaten ondorioa, «haien mentalitatearena»baizik: «Frantziatik,mugak inoiz eta inon aldatzen ezdirelako ideia inposatu da. Konformismohutsa da. Segur aski,orain ‘Kataluniaren independentziaezinezkoa da’ diotenek gero‘Kataluniaren independentziaezinbestekoa zen’ esango dute».Calafatek azaldu du Balearretakoikuspegia: «Ilusioarekin bizidu jendeak, helmuga bat izatearenesperantzarekin. Balearretangogor ematen digute. Badakitenormaltasun katalan baterantzegin dugula, eskolaren bitartez».Zigorra jasotzen ari omen diraorain, «deskribaezina» demokraziaterminoetan: «Lan egiten dugukatalanez, katalanagatik. Herrikatalana garenez, asko dugujartzeko gukolektibo horretan».

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!