13.07.2015 Views

6. Zenbakia - Lea-Artibai Amankomunazgoa

6. Zenbakia - Lea-Artibai Amankomunazgoa

6. Zenbakia - Lea-Artibai Amankomunazgoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

12tik 18 urtera 18raJaume Funes ArtiagaPsikologoa eta Gazte, nerabe eta arazo sozialetan espezialista • Ramon Llul Unibertsitateko irakaslea• CORNELLÁ DE LLOBREGAT“Nerabeen aldamenean,baina urruntasun pixka batekin”Badago kexa bat, kezka bat, osoarrunta nerabeen gurasoen artean,gutxi gorabehera honela adieraz daitekeena:"zail da seme-alabekin hitz egitea","nekez jardun daiteke hizketanseme-alabekin", "ezinezkoa da haienbaitara iristea"; izan ere, gatazkazbeteriko aldia da nerabezaroa. Kontuada nola lortu harreman ona, harremanezin hobea; kontua da ea ba ote dagoenestrategia batzuk ikasterik gureseme-alabengandik hurbilago egoteko.Elkarrizketa honen izenburuari dagokionez,zer esan nahi du aldamenean egoteak, bainaurruntasun pixka batekin? Hori egiterik ba aldago?Beharbada, urratsez urrats joan beharkogenuke aurrera. Lehenik, gurasook beste aldibatean kokatu behar gara, seme-alabak babesteariutzi behar diogu, eta ohitu egin behar garahaiekin batera ibiltzera eta haien aldameneanegotera. Haurrak izan diren bitartean, babesaeman diegu, baina babes hori alde baterautzi behar dugu; eta hori beste edozein kontubezalaxe ikasten da. Seme-alabek poliki-polikiindependenteak izaten ikasten duten bezalaxe,gurasook ere halaxe ikasten dugu seme-alabakbabesteari uzten, pixkanaka. Gero, harremanetanjartzearen kontua dago tartean: hitz egitea,ez hitz egitea, nola hitz egin… Ulertu beharkogenuke, oro har, askoz gehiago eragiten diegulahaien aurrean gaudenean eta besterik gabekontuak esaten ditugunean, edo haiek gu kontuakesaten ikusten gaituztenean, edota gaijakin baten gaineko azalpenak ematen dizkiegunean,beste era batzuetara baino; gehiagoeragiten diegu egiten ditugun ekintzak egitehutsarekin, haiei sermoiak eta erretolikakbotata baino.Nolanahi ere, ni nerabeekin egiten arinaizen lanean ikusten dudanez, nerabe gehienekesaten dute harreman ona dutela gurasoekin,eta, oro har, ondo ikusten dituzte.Galdetzen diedanean ea gurasoekin hitz egitenduten, zera esaten dute: konfidantza dutela etahitz egin egiten dutela, baina gai jakin batzuengainean ez dutela hitz egiten. Eta, horra nonhasten den joko bikoitz bat: alde batetik, semealabekkontu batzuk beren barruan gordekodituzte eta horietaz ez dute hitz egingo; baina,bestetik, guk kontu horiek sumatu eta ikusi ahalizango ditugu. Nola? Bada, ondo begiratuz etahaiei zeharka galdetuz.Hemen esaten ari garena zera da: gurasook,batzuetan, lortzen dugula kontu batzueiburuz seme-alabekin hitz egitea; bestetan,berriz, kontu horiek sumatu egiten ditugulaedo horien susmoa hartzen dugula; eta,edozelan ere, haiek ohartzen direla guk utzi egitendiegula horrela jokatzen, eta aurrera jotzendugula haiengandik hurbilean.Nerabeek argi eta garbi esaten dute: "niprimeran konpontzen naiz gurasoekin, bainabarne-barneko kontu batzuetaz ez dugu hitzegiten". Eta batzuek honakoa ere esaten dute:"gurasoek jakin beharko lukete ez dutela gauzabatzuetaz galderarik egin behar". Gurasoekkontu bat ondorioztatzen badute edo sumatzenbadute, horrek ez digu axola; baina bestela danik neuk kontu hori azaldu behar izatea.Baina hurbiltzeko prozesu horretan, aldameneanegote horretan, zenbait estrategiaegon daitezke, gurasoek ikas ditzaketenak.Gurasoek lehen-lehenik eta sistematikokiikasi behar dugu larritasuna kontrolatzen;ez dugu pentsatu behar semea edo alabazapuztu edo alferrik galduko zaigula, ez baitahorrela, ez baitzaigu zapuztuko. Eta, gero, osoargi izan behar dugu seme-alabak heztenjarraituko dugula, pertsonak bezala ondo heztenjarraituko dugula, eta ez soilik drogen etasexualitatearen gaineko heziketa ematen.Seme-alabak guk proposatzen dugunarenmendean daude oraindik; eta ezin egin dezakegunada alkohola kontrolatu egingo diegulaesan, eta egiten dituzten gainerako kontuezpaso egin.Hauek izan daitezke erabiltzeko modukoestrategia batzuk:- Egunero-egunero, arduratu zertxobait zuresemeak edo alabak egiten duen horretaz.Baina denetaz, ez kontu batzuetaz bakarrik;ez bakarrik eskolan piper egin ote duen edoetxeko lanak egin ote dituen. Bere bizitzan zerpasatu den jakin behar duzu. Eta, nola eginhori? Bada, batzuetan, zuzenean galdetuz; eta,beste batzuetan, haiekin denbora tartetxo batpasatuz, horretarako betarik uzten badizutebehintzat.- Beste kasu batzuetan, joan zaitez galderaketa zalantzak metatzen, eta, une atsegin edogozo bat iristen denean –ziur, astean zehar,egongo dela une atsegin bat edo beste–,baliatu une horretaz, eta egin ahalegina semealabazgehiago jakiteko.- Beste zenbaitetan, ulertu behar dugu, bestepertsona heldu bat – begirale bat, tutore bat,hezitzaile bat edo beste helduren bat– semealabekinharremanetan egotea lortzen badugu,hori ere estrategia bat dela. Noizeanbehin, beste heldu horiekin harremanak izateaona da, beste hizketakide horien berri izateko,dena ez baita gure eskuetatik igaroko.- Urraduren eta gatazken gaiari dagokionez,argi dago gatazkak izango ditugula, haiekezetz esaten badute ere; baina ezin gara ibilidenbora guztia sesioan eta ika-mika.- Ezinbestez, aginduak eman eta mugak jarribehar ditugu, ez dago besterik, baina hori erebere neurrian egin behar dugu oreka gordez.Ahalmena izan behar dugu, gai jakin batenaurrean, gai horrek horrenbesteko garrantzirikez duela erabakitzeko. Gatazka txiki eta etengabebat da, eta haiek izan nahi dutena eta gukhaientzat nahi duguna dago jokoan liskar horretan.Jakin behar dugu nola eragin haienganpertsona osoak bilaka daitezen. Gure buruarigaldetu behar diogu ea zer arraio nahi dugunhaiek izatea hogeita bost urte dituztenean,zeren, hori jakinda, batera edo bestera jokatukobaitugu orain.Batzuetan, entzun dizut honek zer esan nahiduen azaltzen: "zer den irakaslea izateaDBHren garaian". Era berean, guraso batzuekgarai hauetan zer zeregin duten galdet-10Egiteko Prest! <strong>6.</strong> zenbakia 2003ko udabarria

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!