09.08.2016 Views

Azalaren lehiaketan parte hartu duten kartelak

89Zc5J3kU

89Zc5J3kU

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

PLAZAOLA ALDIZKARIA

Aurrera K.E.

Elbarren, 12

Tel./Faxa: 948 510 187

Mobila: 608 789 293

e-mail: aurrerake@hotmail.com

Leitza (Nafarroa)

Kaixo leitzar!

Hemen gaude berriz ere San Tiburtzio pestak ospatzeko asmotan. Alaitasun eta

giro onean murgiltzear gauden honetan, Aurrera Kirol Elkarteak antolatu dituenak

eta antolatzear dituenak gogoratzea, gaizki ez!

Guri dagokigunez, orain arteko bide beretik jarraituko dugu, herri mailako ospakizunak

antolatzen eta hauetan parte hartzen; eguberri, iote zein pestetan. Urte osoan

zehar Aurrerako komisio ezberdinek (pilota, futbola, dantzariak, krossa…) lan ikaragarria

egin dute elkartearen eta Leitza herriaren izena lau haizetara zabaltzearren.

Hamaika dinamika sortzen dira lan-talde hauetan eta inoiz ez ziren hain ongi uztartu

betiko ohiturak eta garai berriek dakarzkiguten molde berriak. Honen adierazle

Aurrerako dantzariek Korrontzi taldearen ikuskizun berritzailean parte hartu izana

dugu. Bestetik aurten aipamen berezia merezi duen Mendibil BTT taldeak antolatu

duen Leitzulia bizikleta lasterketa dugu. Urriaren 8an, Leitzako mugak mendiz zeharkatuko

dituen lasterketa. Bertan parte hartuko duten orori animo eta zorte ona opa

dizuegu.

Guzti honek jende askoren inplikazioa eta lana eskatzen du. Hori dela eta, Aurrera

Kirol Elkarteko kide konprometitu guztiei esker ona adierazi nahi diegu. Ez soilik

zuzenean lan egiten dutenei , 350tik gora diren bazkideei ere bai, noski! Bide batez

esker ona adierazi ere Leitzako komertzio, denda, empresa eta bestelako erakunderi,

eta Udalari. Beraiekin izenpetuta dugun hitzarmen ekonomikoak posible egiten duelako

neurri haundi batean lehen aipaturiko ekintzak aurrera eramatea. Elkarlan honetatik

sortu da MEKNA. Edozeinek nahi duen diru laguntza eman dezake bere bidez.

Aurrera Kirol Elkarteak aurreikusiak dituen ekintzak gauzatzeko aportazio ekonomikoa

eskeini dezake, eta gero errenta aitorpena egiterakoan, emandako laguntza

horren zati bat berreskuratuko luke (Ttipi-Ttapa fundazioarekin egiten den modura).

Lerro hauek ere baliatu nahi genituzke jendea bazkide egitera animatzeko. Gogoraraziz,

bazkide orok duela zuzendaritzan sartzeko edota komisio kide izateko aukera.

Pesta zoriontsu eta alaiak opa dizkizuegu denari, eta gogoratu: herritarron lana eta

parte hartzea Aurrera Kirol Elkartean, Leitzako herriaren nortasunaren eta ezagutzaren

aldeko inpultsoa dela; hortaz, jarrai dezagun gure izaera eta kultura errotzen!

GORA SANTIBURTZIO!

16

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!