09.08.2016 Views

Azalaren lehiaketan parte hartu duten kartelak

89Zc5J3kU

89Zc5J3kU

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

PLAZAOLA ALDIZKARIA · 38 ZENBAKIA

Arrola aldean bi aukera ditugu, bata; mugarriak

jarraituz Guratz gainera abiatzea, mugarriz-mugarri.

Nahiz eta bat edo beste aurkitzeko erraz ez

egon, norabidea ederki aurkitu daiteke, errepidetik

zortzi mugarri daude goraino.

Muñoren basoaren ertza.

"iaz mugarrien itzulian, Guratzko pinudian bertan".

Axusteko lepotik hasita, Okabioko gainen azpi aldetik, Sakulu

auzoan sartu aurreko tartea.

Herriaren ikuspegi ederra Eltzetako harrobitik.

Bestea, eta hau da orain proposatuko dudana,

Muñoren basotik barrena, goraxeago bide-xenda

jarraituz, Guratzko iturriraino. Puntu honetan erne

egon behar da, eskuin aldetik datorren pista erraz

eta polit batekin topo egiten baita eta gehiegi pentsatu

gabe horra hartzeko tentazioa sortu daiteke.

Okerreko hau jarraituz gero, bide oso zabala da,

baina ur-putzu handiak ere topa daitezke eta amaieran

Gorritenean dagoen Peru-Harri museora garamatza.

Garai batean Uitziko gainaren bestaldera

joateko ibiltzen zena da. Beraz, guk gorantz egin

behar dugu, bigarren pista batekin topo egin arte,

han ataka baten bi zutabeak ikus daitezke. Pista

honek aurreko mendean aldatu zen pinudia zeharkatzen

du alde batetik bestera, Usategietara iritsi

arte. Egun, dudarik ez da sortzen, hemen Leitzak

Aresorekin duen muga guztia hesituta baitago.

Norbaitek ibilbidea egiterakoan Guratz aldera

erabaki badu, goitik beherantz hesiari jarraituz,

hemen agertuko da. Pinudi honek gorago beste

pista bat badu, beraz, pinudia zeharkatzeko bi

aukera baditugu.

Muga edota hesia jarraituz, Axusteko lepoa,

Axuste bera eta Mugako lepora iritsita, Odiongo

lepo aldera egin behar dugu. Hemen, bi minututan

eskuinerantz Odion gaina dugu (774 m). Gainatik

aurrerago, metro gutxi batzuk beherantz, arboladian

hutsune handia antzematen da eta bertatik

herria ederki ikusten da. Herritik ere U formako

hutsunea ikusten da. Gero, atzera eginda Errotako

maldatik beherantz hartu eta Eltzetako harrobira

iritsita herriaren bestelako bista ederra, han gutxienez,

minutu pare batez gelditzeak merezi du.

Hemendik behera berriro ere eta behean, Sakulu

auzoan, Arritxeneko erreka pasa behar dugu; Arritxenea

baserria goian, Errementenea baserria

behean. Oteko larretik igaro eta Latxabasotik

barrena, Zabalaenea baserriaren ondotik, herria

eta Sakulu auzoa lotzen duen errepidearen goi

aldera iristen gara; Irupagoeta etxe berrira eta

Serorenborda eta Maieta baserriak ikusgai bertan.

Hemendik Aliñea aldera, baina goiko bidexka hartuta,

basurdeen txabolatik aurrera, horrela berriro

30

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!