09.08.2016 Views

Azalaren lehiaketan parte hartu duten kartelak

89Zc5J3kU

89Zc5J3kU

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

PLAZAOLA ALDIZKARIA · 38 ZENBAKIA

ERASO SEXISTARIK GABEKO

PESTEN ALDE

Emakume eta gizonen arteko parekidetasunaren

alde lan egitea herritar guztion ardura da, eta nola

ez, baita udalarena ere. Edozein eraso sexistaren

aurrean jarrerak aktiboa izan behar du. Horretarako

berdintasun batzordetik bide horretan lan egiten

dugu urte osoan zehar eta, nola ez, herriko pestetan

heltzen direnean ere. Gure pestetan ematen

diren eraso sexistei aurre egiteko konpromiso

ezberdinak hartu ditu Udalak aurten. Helburu horiek

lortzeko ekintza ezberdinak martxan jarri eta jarriko

dira. Horien artean, emakumeen kontrako indarkerian

esku hartzeko tokiko protokoloa sortzeko

asmoa du. Horretaz aparte, bereziki pestetarako

protokoloa egin da.

Protokolo honetan bi mailetan

landuko da:

1. Eraso sexisten aurkako

prebentzioa sustatzea,

pertsona guztien

sentsibilizazioaren eta

inplikazioaren bidez lortuta.

2. Gure jaietan ematen diren

erasoen kontrako benetako

erantzun soziala bultzatzea

eta jakiteko nola jokatu

behar den indarkeria

kasua gertatuz gero, tresna

sortzea.

Bestalde, dokumento honi

esker, genero indarkeriaren

gaian ardura duten eragile guztiak

koordinatuak egonen dira

eta, bestalde, herriko elkarteei,

tabernei, txoznei eta festetan

parte hartzen duten beste agenteei

lagunduko die.

Pestetako protokolo honek 3 helburu izanen

ditu:

1. Eraso sexista suertatuz gero, erantzuteko

bidea izatea.

2. Bereziki, jai gunei (tabernei eta txoznei) protokoloa

eskaintzea, hau da, informazioa

eskaintzea, jakiteko nola jokatu behar duten

eraso sexista gertatuz gero.

3. Indarkeria matxistarik gabeko guneak sortzea

eta horrela identifikatzea.

Zer da ERASO sexista bat?

Emakumeenganako indarkeria, hots, genero

indarkeria, genero maskulino eta femeninoan

eragiten duten baldintza sozio-kulturalen ondorioz,

emakumea gizonarekiko menpekotasun maila

batean kokatuz, emakumeok sufritzen dugun indarkeria

bezala definitzen da. Indarkeria honen helburua

da botere harremana mantentzea, kontuan hartuz

botere harreman horretan gizonak emakumeen

goikopartean kokatzen direla

Beraz, sexuen arteko botere erlazioen ondorioz

emakumeon independentzia eta osotasuna

urratzen duten jarrerak indarkeria

sexista dira. Fisikoa, psikologikoa, afektiboa,

sexuala edo ekonomikoa izan daiteke

eta forma anitzak izaten ahal ditu:

irainak, ustezko hitz ederrak, mespretxuak,

umiliazioak, jeloskortasuna, xantaia

emozionala, baimenik gabe egiten

diren ukitzeak, jazarpen sexuala, kolpeak,

bortxaketak, hilketak…

Jai eremuetan honelako jarrerak areagotzen

dira, ondorioz ezinbestekoa da

prebentzio eta erantzun neurriak jendarte

orok lantzea. Indarkeria honekin emakumeen

beldurra eraikitzen da eta beldurra

sentitzen irakasten zaie.

24

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!