09.08.2016 Views

Azalaren lehiaketan parte hartu duten kartelak

89Zc5J3kU

89Zc5J3kU

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

38 ZENBAKIA · PLAZAOLA ALDIZKARIA

ATERALDI ETA IXTORIK

ASTODUNEK

Lehenago hotz egiten zuenean berotzeko erdisukaldea

izaten zen. Eta janaria prestatzeko ere bai.

Sutondoan yartzen ziren eltzeak egosten eta zartarie

prekitzen. Eta latzetik zintzilik esnea egosten.

Gero etorri ziren baztarsukaldeak eta kozina ekonomikak.

Orduan etzen butanorik,ez bitrozeramikarik

eta ez indukzioko sukalderik eta denak egurra

behar sukaietarako.

Bordarik beren alderdiko oihanetatik ekartzen

zuten egurra eta herritatarrak berriz Okabiotik,

Guratztik, Mandoerreketatik, Epurutik eta Isastiberdetik

. Batzuk behi parea uztarrin lotu eta gurdiz

ekartzen zuten egurra. Ixtorra ekartzekoan ere

ekartzen zen egurra. Gurdia ixtorraz kargatu eta

atzetik herrestaldia erasten zioten aldapetan gurdia

frenatzeko. Herrestaldiaren azpian yartzen ziren

pago arbak eta gainean ixtorra. Etxe atarian uzten

zen herrestaldia eta ixtorra barrena sartutakoan

arbak moztu eta sutarako adakiak egiten ziren.

Baina gehienak astokakoatan ekartzen zuten

sutarako egurra. Eta astoarekin egurretatara yoaten

zenari esaten zitzion astodune. Nola izaten dira

“desfile de modas” eta holako ikuskizunak, bada

zenbait egunetan Goikoerrotan astodunen desfilea

izaten zen. Astoak karga-karga eginak etortzen

ziren baina Goikorratara ezkero bazekiten laister

deskargatu eta belarra eta banabar lekak emanen

zizkiotela. Eta pozaren pozez arrantzattikiak eginez

etortzen ziren astoak.

POLTSARAKO DIRUE

Batzuk etzuten astorik eta egurra bota eta arralletzeko

abildade haundirik ere ez eta gazteek ekartzen

zioten sutarako egurra. Baina ordainduta.

Astakarga hamar peztan saltzen zuten. Baina gero

dirue beren etxeetan utzi behar eta poltsarako ere

nahi. Igande goizetan mezondoan potxeta eta

usuala ordaintzeko eta atsaldeetan baso ardoak

edan edo atsaldekoa egiteko. Orduan etxerako

17

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!