09.08.2016 Views

Azalaren lehiaketan parte hartu duten kartelak

89Zc5J3kU

89Zc5J3kU

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

38 ZENBAKIA · PLAZAOLA ALDIZKARIA

IBILBIDEA

Herriko plazan emanen diogu hasiera ibilbideari,

Iturrizarrea aldera hartuta hain zuzen, eta hemendik

gehienok askotan egin dugun trenbidearen aldeko

Intxaurretako lehen aldapari ekinen diogu. Ataka

igarota ekinen diogu bideari. Oialde parajearen azpi

aldeko bidea jarraituz, alde batera, besteak beste,

ipuru eta elorri ugari ikusiko dugu. Eskuin aldera

begiratuta berriz, Okabioko hego-ekialdeko alde

berdea, tartean Odion gainaren azpialdea eta

hemen behean Tipu aldea eta Kandeletxe. Hona iritsita

esan beharra da, Erasote auzoko parajetan

gabiltzala, eta horra hor, Eztebenea eta Malkorra

ondoan. Aipatu gabe ezin utzi, ibilbide zati honetan

Ozparrun dugula eta goi aldean, Gorritenea baserriaren

inguruan, Perurenatarrek osatu duten

Harriaren museoaren zenbait irudi ikus daitezkeela.

Gero, Perustenea eta aurreraxeago Mandaerreketa

erreka. Tarteka tunel laburrak igarotzen ditugu. Eta

behean garai bateko Erasoteko eskola.

Orain Uitziko parajeekin muga egiten duten egietako

errekatxoak datozkigu bidera. Tunelaren

hasieran eta amaieran bana; Egiandiko erreka,

Balantango erreka eta beste bat tunelaren erdialdialdean

azpi aldetik pasatzen dena; Egiestuko

erreka, hain zuzen.

Tunelak garai bateko lekuko eta freskotasunaren gordeleku.

Trenbideari jarraituz, Burkaitz deituriko parajean

atseden lekua dugu, eta Txoribaso deitzen dena

ondoren. Zati hau urtean zehar, noiznahi berde

“magiko” koloreaz ikusten da apainduta. Zatitxo

hau, niretzat, aurkitu daitekeen politenetariko da;

bazterretan irteten diren harri hautsiak (trena pasa

ahal izateko), zintzilik ikusten diren pagoak, … eta

aipatu dugun berdetasuna.

Bigarren kilometroan Aurtxikinea ikusten dugu

eta bidearen bestaldean Barun baserria. Hemen

bide gurutzea aurkitzen dugu, gorantz Txopillo eta

Onsalunea alderako bidea eta beherantz Joantxenea

eta bertatik Erasote aldeko errepidea. Aurtxikineko

erreka ikus daiteke. Joantxeneaberria eta

Tutenea alderako bidea jarraituko dugu, behean

Errezuma eta Losa ikusten direla. Intxustiko erreka

beherantz dakusagu. Hain ezaguna gertatzen zaigun

bide honi ekinez Gitarrenbueltara iristen gara

lehenbiziko lau kilometroak eginez. Iritsi aurretik urdepositu

txikia dago eta bertan tragoxkaren bat egitea

ongi heldu zaigu.

Bat-batean, eta Bakortzilloko errekaren gainetik

dagoen zubia igarota, Uitzi alderantz doan hiru kilometroko

tunelaren hasierarekin topo egiten dugu,

han, eskuinerantz hartu behar dugu, orain artekoa

baino hestuago den bideari eginez. Aurtxikeneko

borda eskuin aldean utziz, Joantxeneko bordara

iristen gara, han buelta itxia emanez, Txonkonbordako

errekari salto egin behar diogu. Handik aurrera

ederki zaindutako pinudiaren azpi aldeko pistatik

jarraitzen dugu, Intzuretako eta Uitzibidetako errekak

elkartzen diren tokiraino. Eskuin aldean beste

pinudi baten goi aldean Uitzira doan errepidea

somatzen dugu. Malda gora eginez Leitza-Lekunberri

errepideko 8. kilometro ingurura iristen gara.

Handik 200 bat metro errepidetik Uitziko-gaina aldera

eta hemen aparkaleku txiki baten ondotik Guratz

mendi aldera abiatzen den bideari ekin behar zaio.

Hau iaz aipatu nuen mugarriaren itzuliko zatia da.

29

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!