09.08.2016 Views

Azalaren lehiaketan parte hartu duten kartelak

89Zc5J3kU

89Zc5J3kU

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

38 ZENBAKIA · PLAZAOLA ALDIZKARIA

pagorik hobenak bota eta kaskailtze izugarrie egiten

zuten.

Behin yoan ziren egurretara Guratze bost larri eta

Luxiano motiko koxkorra, hamar urtekoa. Pago lerden-lerdena

bota zuten aizkoraz. Tronkoak arralletu

eta hasi ziren astoak kargatzen. Luxianok adakiz

kargatu zuen mandokoa. Ordun azaldu zen monteroa.

Luxiano ez gainerako guzik muntatu zituen.

Eta esan zioan: “Luxianok bezala adakik hartu

baziñozea ez ziñuen muntarik izanen. Eta gañea

doble denuntzi duzue pagoa gerrin erara bota

duzuelako”. Aleye, pagoa gerrin alturen bota zutela

eta lurren erradatik bota behar zutela egurra gehiago

aprobetxatzeko.

Goarda berriz Tipuko Xinkoren ardibordan gordetzen

zen eta handik zelatatzen zuen astodunek zein

aldetara hartzen zuten Goikoerrotan. Gero atzetik

yoan eta zerbait gaizki egiten bazuten munte emateko.

KEJA EGILEA BERA HARRAPATU

Herrigizon bat bazen beti marrojoan ibiltzen

zena. Egurretara yoan aurretik herrire etortzen zen

eta alkateari esaten zion: “Halako eta holako yoan

dire egurretara eta kaskailtze izugarrie iñen due.

Yoan al dittezke goardak?” Alkateak esaten bazion

baietz etzen egurretara yoaten baina alkateak esaten

bazion goardak norabaitere lanera bialduak

zituela eta etzitezkela yoan ordun bera yoan eta

arbolik hobenak bota eta ekartzen zituen etxera.

Egun batean etorri zen herrigizon hau beti bezala

kejakin eta alkateak esan zion: “Gaur ezin dire ba

goardak yoan mendire. Leitzelarre bialdu ditut lanera”.

Ordun lasai yoantzen keja egilea egurretara.

Baina zer gertatu zen, goarda bat zerbaitetara

herrire etorri zela. Ordun alkatek bialdu zuen ahal

zuen abudona mendire. Gero batzarrean alkateak

galdetu zion goardari:

- Harrapatu al ziñun norbait?

- Bai.

- Nor?

- Hauxe bera (behatzez herrigizona siñaletuz).

- Zenbat munte do?

- Bi pago ia kanakoak bota zituen eta zerorrek

emaiozu munte.

ESKUARRIE

Aizkora ongi zorroztu, apixarra atera eta yoaten

ziren egurretara. Guratzen bada losarrobie, lehenago

losa asko ateratzen zuten lekue. Handik hartzen

zuten harrie eskuarrik egiteko. Oso zorroztarri onak

ateratzen ziren hango harriarekin egindakoak.

TXALMA (ALBARDA)

Aztalubala astoaren buztanpetik pasatzen den

ubala.

Petrala

Txintxe

astoaren besoen aurretik yartzen den

ubala.

astoaren tripapetik yartzen den ubala

albarda eta kakoak seguretzeko.

Oharra. Endrezuk (albarda eta astokakoak) Astaitzagatik

hartu ditugu. Astoa berriz Arroko Kristinak

utzi digu. Astodunen berri asko Apezeneko Luxianok

eman dazkigu. Eskerrik beroenak biei.

DUVOISINEN LIBURU BAT PERALADAN

Aurtengo maiatzean izandu ginen Gironako Peralada

herrian eta ikusi genuen Rocaberti kondeen

Gaztelua.

Rocaberti kondeen azkeneko kidea 1899an hil

zen, ondoreko zuzenik gabe. Gero,1923an, Miguel

Mateu aberats katalanak erosi zuen gaztelu hau.

Orain gazteluaren zati batean kristal gauzei buruzko

museoa eta biblioteka ikusgarri bat daude.

Kristal gauzek gustatzen zaizkionarentzat badago

zer ikusia: kopak eta beste ontzi asko.

Rocaberti kondeek bazuten 20.000 liburuko

biblioteka. Gero Miguel Mateuk erosi zuenean beste

60.000 liburu erantsi zizkion. Orain 80.000 liburu

ditu. Eta liburu horietako bat euskaraz dago. Duvoisinek

egindako itzulpen bat da.

Duvoisin (Ainhoa 1810-Ziburu 1891) idazle eta

itzultzaile lapurtarra zen. Cervantesen El ingenioso

hidalgo don Quijote de la Mancharen zati bat itzuli

zuen euskarara eta hura da biblioteka hortan dagoena.

DON KIXOTEN GERTHAKARIAK du titulua

liburu honek.

❘ ASTAITZ

19

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!