09.08.2016 Views

Azalaren lehiaketan parte hartu duten kartelak

89Zc5J3kU

89Zc5J3kU

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

38 ZENBAKIA · PLAZAOLA ALDIZKARIA

Zer egin eraso bat IKUSTEN baduzu?

• Emakume / neska bat eraso egoera batean

dagoela uste baduzu, harengana hurbildu. Galdeiozu

ea ongi dagoen eta laguntzarik behar

duen.

• Errespetuarekin entzun.

• Ez jokatu mesfidantzarekin, erasoa ez ukatu

edo ez pentsatu beraren fantasiak direla.

• Ahalik eta informazio gehien lortu.

• Neska / emakumeari kulpa kentzen lagundu.

Erasotzailea baita arduradun bakarra.

• Bera laguntzeko konpromezua hartu, ez pentsatu

beste pertsona batzuek lagunduko diotela.

• Adierazi erasotzaileari egoera gaitzesten duzula,

ez zaizula dibertigarria iruditzen.

• Zure lagunen bat bere bikotekideak jipoitzen

badu, jakinarazi hori ez dela normala, ez dagoela

bakarrik, eta lagundu ezazu informazioa

edo laguntza eskatzera.

• Ez onartu erasorik: ekin, eta salatu itzazu

horrelako egoerak.

EMAKUMEAK, zer egin eraso baten aurrean?

• Eraso egoera batean “sua”oihukatu jendearen

arreta bereganatzeko.

• Egoera bat gustuko ez baduzu, esan (ezagun

bat baldin bada ere). Argi eta garbi adierazi.

EZETZA ezetz da!

• Jazartzen edo jipoitzen bazaituzte, bilatu lagunen

babesa, konta iezaiezu zer gertatzen zaizun.

Bilatu laguntza. EZ zaude bakarrik!

• Gogoratu ezazu zure begirada, ahotsa eta gorputza

erasotzaileei aurre egiteko baliabideak

direla.

• Oraingoz salaketarik jarri nahi ez baduzu ere,

gogoan hartu: gorputza garbitzen baduzu,

epaiketa batean lagungarria izaten ahal diren

frogak galduko dira.

• Deitu konfiantzako norbaiti, lagun edo senideren

bati.

• Joan zaitez ospitalera edo auzitegira, zer gertatu

zaizun kontatzera eta auzitegiko medikuaren

arreta jasotzera.

• Bilatu gai honetan adituak diren pertsonen

laguntza. Ez zaude bakarrik!

LAGUNTZA BEHAR BADUZU (eraso

bat pairatu edota ikusi baduzu) DEITU

112 ZENBAKIRA EDO 686660812 ZEN-

BAKIRA (Oihane Calderon, Berdintasun

zinegotzia)

Ikusita, agian, telefonoz hitz egitea zaila

egiten dela kasu batzuetan, aurten eraso

sexistak salatzeko helbide elektroniko bat

sortu da, hain zuzen ere, jantxo@lagagizartezerbitzua.org

helbidea.

Egoera hau aldatzeko kontzientzia kolektiboa

garatzea beharrezkoa da, eta horretarako Udalak

dei egiten die, bai emakumeei, zer, nola, noiz eta

norekin nahi duten aukeratzeko eskubidea dutela

gogorarazteko, eta baita gizonei ere, ezetza ezetz

dela oroitarazteko. Harremanak izateko moduak

aldatzea denon ardura da, jarrerak aldatu eta ligatzeko

modu osasungarriak landuz.

Eta ez ahaztu...

Etxeko lanetan eta familiaren zainketan,

gizon-emakumeok pestetaz baldintza

berdinetan gozatzeko aukera izan dezagun.

Partekatu ardura eta betebeharrak, gizon

nahiz emakumeek festaz elkarrekin gozatu

ahal izateko.

❘ BERDINTASUN BATZORDEA

25

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!