20.09.2015 Views

C;.4-S -11'1/11

Arantza eta larrosa (nire bizitzaren gomutak) - Euskaltzaindia

Arantza eta larrosa (nire bizitzaren gomutak) - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

at be badala, Jose izenagaz, baña au amabost egunakaz

il ei zan.

Emen, gauza bat dago argi eta garbi: aitita-amomen

besarkada eta laztan gozorikjasoteko aukerarik

ez genduela izan tamalgarriz. Baña amaren igurtzi

eta laztan gozuak ez ziran faltako zorionez.

Onan, ba, nik urte birako illabete palta nebala

jaio zan Juan. Inguru onen gomutarik ez doto esan

deustezanak baño ... Laster asten naz goguan artzen

jazoera batzuk.

Juanjaio ta illabete pasatxura edo olan, izeko Teresari

itxi Juan, eta ama Arenetara juan ei zan aundiki

etxe batera, sendi aren alaba bateri bularra

emon eta aztera. "Aña" izena emoten eutsen oitura

oní. Eta emen inguruan ez zan andrarik, esateko

moduz, ortik pasau barik; eta baziran bi eta iru aldiz

egon ziranak, nai eta derrigorrezkua izan ez: diruagaitik

eta abar. Ain subertez be, gero nire amagiñarreba

izango zan Franziska Etxebarria, Besiko

etxekoandrie, egon zan famili aren semie azten, Federiko

Soratxo, eta onen bitartez juan zan gure ama,

ondoren jaio zan Maria Soratxo azten. Gitxi gora-bera,

urtebeteko egonaldia izaten zan.

Onan ba, nik bi urtetik irura jazua da guzti au.

Eta emen bitartian geratu ziran nire buruan lenengo

iru jazoerak.

Lenengua, au izan biar, ama maietz aldian juango

zan, eta aita bakarrik edo erdi bakarrik. Sanjuanak

aldia izango zan, artajorra sasoia: aitak keixe

onduen, berari adar bat ebagita, zelan isten ninduen

otzara baten zapi batzukin, lo egin nagian. Eta, or

tartian noz-beinka zelan etorten zan labako sue egitera,

garbiketa batzuk, eta abar: labako su eta garbiketak

egiten etorten zana, izeko Antoni zan.

"Izeko Antoni" izenez ezagutu neban, baña ez zan

iñundik izeko. Naikue zarra zan, baña nik asko maite

neban, emakumezko bakarra ikusten neban noz-

16

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!