20.09.2015 Views

C;.4-S -11'1/11

Arantza eta larrosa (nire bizitzaren gomutak) - Euskaltzaindia

Arantza eta larrosa (nire bizitzaren gomutak) - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

da urratuok garbituez. Bera ni baño askoz geiago

urratu zan, baña ondo.

Ondiñok, gañerako egunetan eta illetan be, ori

aitatzen zan bakotxien, barre sendo eragiten neban;

eta gaur, irurogetaz urtiak dira ori jazo zala, eta nire

begixek ikusi egiten dabe eta barrez amaitzen doto

Urte ori be azkendu zan eta etxian biar nitzen,

osabie ezkondu egin zan eta. Ez zan ain errez jausi

sare orretara; baña azkenian, inguruan-inguruan

dabillen arraiña, barrura.

Onan, ba, morrala lepora eta urteko lan-saria sakelera,

eta etxera. Baña bidian kili-kili egin eustan

eta pago andixan azpixan jarri, eta zabal-zabal ipiñi

nituen amazortzi bost duroko. A zan edertasune!

Gogoratu jatan gaztetan sarri entzundako Peru

eta Marixaren ipuiñe: lapurrak, ostutako diruak

kontetan arbolapien, Peru eta Marixe arbola orren

gañien: Peruk eta Marixek, biek batera:

-Lapurren sarixe, kartzela eta mixerixe.

Au entzutean, lapurrok diruak bertan itxi eta anka.

Niri be beste ainbeste jazo eztakidan, batu eta

etxeratu nintzan.

38

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!