20.09.2015 Views

C;.4-S -11'1/11

Arantza eta larrosa (nire bizitzaren gomutak) - Euskaltzaindia

Arantza eta larrosa (nire bizitzaren gomutak) - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

-Eskatuten izan deutsat, baña orrek eztaki berbetan

be.

Bai ba! Nik euskeraz egin eta bestiak gazteleraz,

eta biok jauntxu, eta azkenian indarra nagusitu.

Eldu zan atzerako tren ori artu biarra; eta nik

ama be geuregaz ekarri nai, eta ezin ... Nire atsekabiek

ez eukan amairik eta, erdi negarrez, trenera, eta

andik astora; bide geiena lotan egin ei neban.

Onek iru jazoerok dira lenengo nire gomuta buruen

geratu ziranak, iru urte nituenerako.

Eta laugarren urterako ama etxeratu zan, eta

amaren ondoan beti pozago.

Urte orren barruan gogoratzen naz, aitak txal bat

saldu eban Eibarrera (geienetan ara saltzen ziran

emen inguruan). Eta soka bat lotu adarretatik, eta

oñez Eibarreraño, ogei kilometro pasauen. Geienetan

edo beti, akuluagaz atzetik eragitalle, bada ni

izen nitzen txal orri eragiten. Bezpera eberdixen urten

giñan; eta gaberako, Ermure: izekuenien lo egin,

eta goixien goix, Eibarrera.

An txal dirue artu, eta mendiz, Markiñara, ango

perixe egune zan eta. Eta aruzko bide au bost kilometro

inguru luziagoa zan: lenengo aldatz gora gogorra

zan, bost bat kilometro, Isuko tontorrera. Subertez,

emen bat egin giñan perta orretara joian

andra bategaz. Eta onek, astua beragaz, eta ni, asto

onaren ganian, otzaran sartuta lo edar bat egiñez.

Eta ama be perixan eguen astuaz etorrita. Onan ba,

mendi-bide orrek be, ez eusten guztizko aldrebes urten.

Onan gogoratzen dot lau urtegaz zelan osaba Joxe

Marik lepuen artute kanpantorrera eruaten ninduen

kanpai jotera domeka atsaldien bein baño

geiagotan, krixau egonda eguan Sakristauanien eta.

Au eltzen ez zan leku gitxi zan emen inguruen, bere

ezizena be "Xague" eban da.

18

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!