20.09.2015 Views

C;.4-S -11'1/11

Arantza eta larrosa (nire bizitzaren gomutak) - Euskaltzaindia

Arantza eta larrosa (nire bizitzaren gomutak) - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

kolkora neban, sutara botateko. Eta andik aurrerakuek

ondo betetan nituen, da las ter aldatu eustan

beste letra batera.

Eztago esan biarrik ordezkuak eta guk zer egingo

genduen: ikasi ez beste guztia... Gañera ni, itzarrik

egoenien be, maisu orrek okerreko begiz ikusten

ninduen.

Urte bi aurretik inguru zala, gure osaba Jose Marik,

eldu anka bietatik eta an baztarrien egoan tramankuluren

bat artuz, buruaz jo eragin da buma

erdi apurtuta itxi eban. Ondoren, luzero ibili zan

osaba ori nunbaiten atrapau gurarik; baña au oso

azkarra zan -"Xague" izena ipiñita euken-, da iñoz

ezin izan eban atrapau ba! Andik las terrera , amazortzi-emeretzi

urte zituela, Ipar-Amerikara juan

zan, eta gaur be an bizi da larogetamar urte pasaute.

Lau aldiz izen da emen be.

Sei urtetik eta amabira bitarte izan ziran gure eskolara

noz-beinkako osterok.

Laster jaio zan Felipe, bostgarren anaie.

1917-ko martixen juan zan aite Ipar-Amerikara.

Eta ondiño illun egoala, aitak ni bakarrik itzartu eta

esan eustan:

- Ameriketara noie, eta amari lagundu biarrian.

Eta bostoi mosu bana emon da juan zan. Ama seguru

negarrez geratu zan, ardure guztiak bere gan

arturik.

Gu bost ume giñan: nik zortzi urte ez neukazan;

gazteenak, bat pasau; emeretzi urteko krixadie, Julia,

Nabarnizkue, neska ona ta fiñe. Auzokoren batzuk

ekarten ebazan korta eta mendi-biar gogorretarako

alogerien, eta aurrera. Eskolara uts gitxiago ez

zan izango guretzat beintzat.

Guk, gure modukuak dabena, laguntza eta biarra

baño jolasa naiago. Etxe biotan, zazpi edo zortzi

batzen giñan. Gauza on bat egiten bagenduen, bi al-

22

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!