20.09.2015 Views

C;.4-S -11'1/11

Arantza eta larrosa (nire bizitzaren gomutak) - Euskaltzaindia

Arantza eta larrosa (nire bizitzaren gomutak) - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

sarioa errezauaz eta ondaren beste irakurtaldi bat entzunaz.

Nik egun orretan bakarrik begiratu egin neutsen

zelan egiten ebezan; eurak be neuri asko begiraten

eusten, eta barreak egiten ebezan. Guzti ori

bixaramon goixian argitu zan. Bautismo barria ipiñi

ezinga ibili ziran, baña atzenerako erabagi eben.

Urrengo goixian jaiki nitzenetik aurrera, "Porras" izan

zan nire izena morroi guztientzako; eta ni legez beste

guztiak be, lenengo egunian ipinten eutsen izenagaz.

Bixaramonian, ni be bat geiago nitzen ekintza

guztietarako. Len aitatutako biar aren gain, talde

txikiak, bakotxa bere gidariakin eginda egozan. Salak,

korredorak, kristalak, komunak eta zer ez egoan

garbitu biarrik? Eta ni be an nintzan, onetariko

talde baten.

Onetan illabete inguru egin eta baratzen ardura

eukan Aita batek eruan ninduan lorategiko bedarrak

ebagi eta abar egitera. Eta, emengua amaitu zanian,

labanderixan egoan utsunen bat eta ara eruan ninduen.

Lau mutillek bakarrik etxe aretako erropak

garbitu, siketu, tolostu eta bariku eberdirako eruaten

geuntsen, an praille zar pillo batek, botoiek-edo

apurturik baeban, konpontzeko. Eta geuk, arratsalde

ori eta zapatue jolaserako ateraten genduzan, eta

gu or pozik, pelotan edo fubolian egiteko. Gañera,

laurok giñan euskaldunak.

Emen gustora nenguen, baña ni ospitaleko labatibia

legez artu ninduen: bakerixan batjuan egin zala

eta besterik ez egoala bei jazten ekienik, eta orretarako

eruan ninduen. Aurrerantzeko egonaldi

guztia orretan izan zan: ogetabost beitik gora egoten

ziran, eta onek egunian bitan jatzi, garbitu, jana

ekarri, emon eta zer ez? Lau giñan onen arduran, eta

iru euskaldunak emen be. Eta nagusi egiten ebana,

emengo baserritar bat izandakue eta ezkondue, nabegetan-da

ibilitakue. Sudur puntan euli batek ikutzia,

naikue birau biribilletan asteko.

30

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!