14.05.2013 Views

gernika - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

gernika - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

gernika - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

BERMEO

12 URREMENDi

Bherriak

Lamera parke berriztuta.

GAURKOTASUNA

LAMERA: HERRIAK BEHAR DAUAN

MODUKO PARKEA

Bermeoko Udalak laster amaituko dauz Lamera parkea konpontzeko beharrak, goitik

behera berregin eta azpiegiturak gaurkotu egin dira. Zabalik geratu da maiatzaren

erdialdetik aurrera, esana beteaz. Herritar eta bisitari asko ibiltzen da bertan eta maiatzaren

21,22 eta 23an ospatuko dan Arrain Azokarako eta maiatzaren 30ean Ibilaldia 2010 eguna

ospatzeko jendearentzat prest dago.

Guneak haunditu eta erdiguneko Lamera

parkearen instalazinoak barriztearren egin

eban udalak ingurua barrizteko proiektua,

bermeotarrak eurak egindako ekarpenakaz

osatu eben eta laster amaitzekotan da.

Bermeoko udalak apostu gogorra egin dau

Bermeoko biztanleen bizi-kalitatea

hobetzeko eta helburu horrexegaz ipini

dauz bere indar guztiak Lamera parkearen

eremodelazino osoa burutzeko. Erdiguneko

parke zabal hau bermeotarrek asko maite

dabe eta egunero batzen dira bertan

pasiorako, edo beste barik gozatzeko

denbora libreagaz.

Olgetalekua hirukoiztu, paseoleku

ibilgarriagoak ipini, kontzertu edo

ekitaldietarako eszenatoki haundiagoa

egin, argi hobeak eta altzari barriak ipini

eta musika kiosko moderno eta gaur

egungoa egitea izan dira Lamera parkeko

hobekuntzak.

Lamerako parkean barriztutako zati haundi

bat aurreko Gabonetatik dago jendeari

zabalik, orain Arrain Azoka eta Ibilaldia 2010

ospakizuna hur dala, parke osoa bisitatu

eta bertan paseatu eta gozatu ahal da.

Hobekuntzak erosotasuna eta segurtasuna

lortzeko burutu dira; hori dala eta, umeen

olgetalekua hirukoiztu egin da, jolas barriak

ipini dira eta jolasgunetan banatu da, adina

kontuan izanda; jolasak akzesibilitate eta

segurtasun araudia betez diseinatu dira.

Gainera, umeen erosotasun eta

segurtasunerako argi bereziak daukoz.

Lurzoru barria ipini da granito eta

marmolezko harlauzakaz, bide batez

saneamendu sarea barriztau, ur–hartuneak

ipini eta telekomunikazino sare barriak

ipini dira. Parke guztiak irudi barria

agertzen deusku, farola barri eta banku

eroso eta zabalakaz.

Ondino obratan dagoan aldea, kioskotik

eta Casino eraikinetik hurren dagoana,

laster amaituko da eta Bermeon ospatuko

dan Arrain Azoka eta Ibilaldia 2010erako

prest egongo da.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!