14.05.2013 Views

gernika - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

gernika - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

gernika - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

PUBLIERREPORTAIA URREMENDI

GERNIKA OFF-ROAD

BASQUEXTREME LASTERKETAN.

GERNIKA OFF-ROAD-ek antolatuta bigarren urtez jarraian, Nabarnizen BASQUEXTREME Lasterketa izango

da. Euskadiko Enduro Txapelketarako baliogarria izango den eta nazioarte mailako izaera duen froga ospatuko

da maiatzaren 22an.

Ospe handiko hainbat gidarik konfirmatu dute dagoeneko bertan egongo direla tartean Paris-Dakarreko

2007 eta 2009ko irabazlea; Marc Coma, Melcior Faja, Dani Gilbert edota Xabi Leon GOR Sport-eko beste

hainbat pilotukin batera.

Enduro lasterketarako prestatutako ibilbideari dagokionez iazkoa baino zertzobait laburragoa izango da

aurten, 24 kilometroko luzerarekin. Kronometratutako ibilbidea Nabarnizeko eliza ondoan kokatuko da. Froga

egun horretan goizeko 10etan hastea aurreikusten dute antolatzaileek.

Arratsaldean iaz bezala, goizeko 30 piloturik onenek GERNIKA OFF-ROAd-ek antolatutako Enduro Xtrem-ean

parte hartzeko aukera izango dute berriz. Kasu honetan ibilbidea Nabarnizko eliza ondoan kokatuko da baita

ere eta 10 kilometroko luzera izango du. Gidariek beraien esperientzia, trebezia eta teknika erabili behar

izango dute prestatutako zailtasunak igaro ahal izateko.

Dudarik gabe pena mereziko duen ikuskizuna eta maila handiko lasterketa izango

da maiatzaren 22an Nabarnizen egingo dena.

Beste alde batetik aipatu beharra dago, GOR Sport-eko pilotuak denboraldi berria hasi

dutela, dagoeneko taldeko hainbat pilotuk Zallako Enduroan hartu zuten parte eta

emaitza onak lortu zituzten, horien artean, Senior T mailan, Roman Mestraituak

hirugarren postua lortu zuen eta Jon Agirrebeitia berriztarrak laugarren egin zuen

Senior C mailan. Aipatzekoa da Agirrebeitiarekin jarraituz, GOR Sport-eko gidaria

Esberg Rodeo, Mundu mailako muturreko froga batzuetan parte hartzeko gogor

entrenatzen ari dela azkenaldian. Froga horiek datorren ekainaren 4,5 eta 6ean

ospatuko dira eta taldeko kideen hitzetan, berriztarrak postu egokia lortzeko

aukerak ditu.

Bukatzeko aipatu behar da GERNIKA OFF-ROAD-eko pilotu gazteenak ere

gogor hasi dutela denboraldia, momentuz besteak beste bai Alex Olaetak

zein Unai Rementeriak Castilla-Leon-eko zenbait frogatan hartu dute parte

eta baita Frantziako beste batean ere. Rementeriak gainera bostgarren

postua lortu zuen Frantzian 40 piloturen artean eta Olaetak Castilla-Leonen

ere emaitza onak lortu zituen, laugarren eta seigarren postuak besteak

beste. Taldeko beste zenbait pilotu gazterekin batera oraindik aurrera

Euskadiko Motokros txapelketan arituko dira; eta pilotu bi hauen kasuan

besteak beste, Akitaniako Txapelketan, Iparraldekoan edota Estatu

mailako txapelketan ere hartuko dute parte. Gurasoen hitzetan

asmoa aurten podium baten bat egitea izango da.

GERNIKA OFF ROAD

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!