14.05.2013 Views

gernika - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

gernika - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

gernika - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

NABARNIZ

Nabarnizko Udaletxe

barria herriko antzinako

eskoletako eraikinean

kokatuko da

16 URREMENDi

Bherriak

GAURKOTASUNA

UDALETXE ZABALAGOA ETA

UDALETXERA SARTZEA ERREZAGOA

Nabarnizeko Udalak Andra Marin aurretik inaguratuko dau Eleizaldeko eleizearen atzeko

nesken eskola zaharraren eraikinean kokatuko dan udaletxe barria. Leku aldatze honegaz

nabarniztarrek udaletxe zabal eta akzesibleagoa izango dabe eta gainera, Udalak udal

artxiboa zentralizatu ahalko dau.

Gaur egungo udaletxean ez ziran sartzen

udal gorabeheretako eta herritarren

arretarako beharrezko zerbitzuak; hori dala

eta, aukera barriak topatu behar ebazan

Udalak udaletxea kokatzeko. Helburua

herritarrei administrazinoko izapideak

erraztea eta hurreko udal zerbitzua

eskaintzea da.

Nesken eskola zaharraren eraikina

Eleizaldeko plazan bertan dago, Andra Mari

eleizearen atzean, eta uda honetatik

aurrera, Nabarnizeko udaletxe barria izango

da. Udal instalazinoak berkokatzeko,

eraikinaren kanpoaldea barriztu eta egokitu

da, igogailua ipini da eta barrualdea banatu

egin da. Eraikin barriak bi solairu izango

dauz igogailuaz konektatuta. Beheko

solairuan itxarongela haundi bat eta

harreragunea kokatuko dira. Bi zerbitzu

izango dauz bata egokitua, bertan

kokatuko dira udal idazkaritza eta agirien

gordetze sistema modernoa eukiko dauan

udal artxiboa.

Lehenengo solairuan arkitektoaren eta

alkatearen bulegoak, udal batzaren aretoa

eta komuna egongo dira. Udaleko talde

politikoek batzarrak edo materiala

gordeteko lekua be ipiniko da eta berori

izango da Bake Epailearen bulegoa.

Oraingo udaletxea dagoan lokala udalerriko

talde kulturalek eta kirol taldeek euren

beharretarako erabiltzeko geratuko da.

Udaletxea lekuz aldatzea oraingo

instalazinoek dauken egokitu beharrak

behartuta egin da; izan be, ez dago lekurik

eta konpodu beharra dauke. Udaletxeak

ez dauko itxaron gelarik, bulegoak txikitxikiak

dira eta horregaitik, udal artxiboa

hainbat udal instalazinotan gorde behar

izan dabe. Gainera, udaletxera sartzeko

ezinbestekoa dan eskailerak igotea,

Akzesibilitatearen sustapenerako

Abenduaren 4ko 20/1997 Legeak agintzen

dauanaren kontra; lege honek herri

erakundeak mugikortasun arazoa dauken

pertsonentzat sarbideak izatera behartzen

dauz.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!