15.06.2013 Views

472. zkia - Ttipi-Ttapa

472. zkia - Ttipi-Ttapa

472. zkia - Ttipi-Ttapa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

28

2008/06/12 • 472. zbk.

ttipi-ttapa • herriz herri

SUNBILLA

Uztailean eta abuztuan ludoteka zerbitzua

eskainiko da astegunetan goizero

Izaro Altzuri eta Natalia Arretxea izanen dira haurren hezitzaileak

Jaione OTXANDORENA

Ekainaren 20an aurt

e n g o i k a s t u r t e a r i

amaiera emanen diote

herriko eskolako ikasleek

eta hor hasiko da

guraso aunitzen arazoa.

Jakina da gurasoek ez

dugula gure umeek bezainbertze

opor egun

izaten eta udako hilabeteetan

irtenbide bat

bilatu behar izaten dugu.

Aurtengoan uztaila

eta abuzturako ludoteka

zerbitzua jarriko da.

Herriko bi neska gaztek,

Izaro Altzuri eta Natalia

Arretxeak, Udalari udako

ludoteka jartzeko proposamena

egin zioten,

eta hau aldi berean, Guraso

Elkartearekin harremanetan

jarri zen.

Herriko gurasoen artean

inkesta bat egin ondoren

proiektuarekin aitzinera

jarraitzea erabaki

zen.

Ludoteka zerbitzua

astelehenetik ortziralera

izanen da, 9:00etatik

13:00ak arte eta hilabeteko

60 euro gostako

da Guraso Elkar teko

bazkide direnentzat eta

65 euro bazkide ez direnentzat.

Abuztuko San Tiburtzio

bestetako astean

ez da ludoteka zerbitzurik

izanen eta horren

ordez iraileko lehen

astean izanen da. Dagoeneko

izen emateak

eginak daude baina

oraindik ere norbait interesatua

balego, ekainaren

15a baino lehen

Guraso Elkarteari jakinarazi

beharko dio.

Istripua

Joan den ekainaren

2an herrira sartzeko sarbidean

bertze istripu bat

izan zen. Zorionez ez

zen zauritu larririk izan

baina autoek kalte dexente

jasan zituzten.

Udal igerilekuko

tarifak

Aurreko urteetan bezala,

herriko igerilekuaren

denboraldia ekainaren

15etik irailaren

15a arte izanen da. Ondoko

taulan aurtengo

prezioak zein diren ja-

ARGAZKIAK: JAIONE OTXANDORENA

Agorreta Musika Eskolakoen kontzertua

Doneztebeko Agorreta Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskaini zuten

Ulibeltzak Elkartean maiatzaren 28an. 17 gaztek hartu zuten parte eta

tartean bi herritarrek, Ainara Antuña eta Elvira Fuentesek. Biek pianoa jo

zuten eta ederki gainera. Ainarak Ken Zazpiren Ilargia abesti ezaguna jo

zuen, eta Elvirak Campen Capvespre. 70 bat pertsona hurbildu ziren kontzertua

entzutera, gehienak haurrak. Nork daki, agian kontzertua entzun

eta ikusi ondoren bati baino gehiagori musika tresnaren bat jotzen ikasteko

gogoa piztuko zitzaion!

2008KO UDAKO DENBORALDIKO PREZIOAK UDAL IGERILEKUAN

HIRUHILABETEKOA HILABETEKOA EGUNEKOA

0-6 urteak Doan Doan Doan

6-12 urteak 19,5 euro 15 euro 2,5 euro

12-18 urteak 26 euro 22 euro 3 euro

18 urtetik goiti 38,5 euro 27,5 euro 4 euro

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!