15.06.2013 Views

472. zkia - Ttipi-Ttapa

472. zkia - Ttipi-Ttapa

472. zkia - Ttipi-Ttapa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

48

2008/06/12 • 472. zbk.

ttipi-ttapa • herriz herri

ZUGARRAMURDI

Aurten lehenbiziko aldiz Sorginen Eguna

eginen da ekainaren 21ean

Sorginekin lotura duten antzerkiak, hitzaldiak, erakusketak eta azoka izanen dira

Koro eta Margari

Ekainaren 21erako,

larunbata, besta berri

bat antolatu da herrian:

Sorginaren Eguna. Akelarre

Elkatearen, Udalaren

eta Sorginen Museoaren

ekimenez, goizetik

hasita, 11:00etatik

21:00ak bitarte, ekitaldi

diferenteak ikusteko aukera

izanen da: karrikako

ikuskizunak, ipuinkontalarik,

antzerkiak,

leizeetara joateko bisita

gidatuak, txalaparta

tailerrak, hitzaldiak, erakusketak...

eta gure inguru

hauetan batere

ezaguna ez den zerbait

ere bai: Sorginkeriaren

Feria.

Azoka hau leize barnean

eginen da eta sorginekin

zerikusia duten

salmenta postuak (belarrak,

ukenduak...) eta

kontsultarako postuak

(tarota, eskua...) izanen

dira.

Bertzalde, aitzinean

aipatutako ikuskizunak

leizean, Beheitiko Karrikan

eta Museoan izanen

dira.

Sanzen bisita

Iazko maiatzean

izandako uholdearen

hondamenak konpontzeko

lanak direla, edo

turismoakin zerikusia

dutenak direla, gauza

da azken urte honetan

Nafarroako Gobernuak

Urdazubi eta Zugarramurdira

laguntza politak

igorri dituela.

Hala, maiatzaren

29an Miguel Sanz Gobernuko

lehen dakaria

eta Turismo eta Ingurumen

kontseilariak gure

herrietan izan ziren, igorritako

diruakin egindako

lanak ikusten.

ARGAZKIA: KORO ETA MARGARI

Herriko neska-mutikoak txirrindulari

Aste pare bat baizik ez da falta ikasturtea finitzeko, eta aipatzekoa da gure

eskoletako haurrek, gelan ikasi dutenaz gain, bertze ekintzetan parte

hartuz ere ikasten dutela. Argazkian ageri direnak ikasle koxkorrenak dira,

maiatzaren 23an Leorlasko eskolatik Sarako leizeetara bizikletaz egin

zuten ibilaldian. Horretaz gain, kirola maitatzeko eta ingurumena ezagutzeko

asmoakin, bertze irteera batzuk egin dituzte ikasturtean zehar: mendira,

eskiatzera, eta azkenekoa Zuaza irlara hiru egun pasatzera.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!