15.06.2013 Views

472. zkia - Ttipi-Ttapa

472. zkia - Ttipi-Ttapa

472. zkia - Ttipi-Ttapa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

DATUAK...

• Igantziko Euskara Batzordearen

ekimenez, herriko bide, inguru eta

etxeen izenak biltzen dituen mapa

egin dute Kirru Sarobe lesakarrak

eta Oskar Txoperena igantziarrak.

• Joan den urteko apirilean

egindako bigarren eskuko

produktuen azokan eta

Nafarroako Kutxaren zeuk

aukeratu, zeuk erabaki proiektuaren

bitartez lortutako diruarekin

finantzatu dute mapa.

• 1.000 ale kaleratu dituzte, eta

egileek kontatu digutenez, «gaur

egungo jendeak ezagutzen ez

dituen izen aunitz ageri dira

mapan».

Goizalde URDANPILLETA

Nolatan hasi zineten mapa egiten?

KIRRU SAROBE: Nik gisako lan bat

egina nuen Basaburuan, eta orain dela

urte batzuk Lesakara etorri nintzenean

bizitzera, inguru honetan halako

zerbait egitea otu zitzaidan. Han eta

hemen solasean, Oskar topatu nuen

eta orduan hasi ginen hitz egiten.

OSKARTXOPERENA:Udalartxiboetan

eta parrokiakoetan bilatuz dokumentazioa

bildua nuen, eta toponimo

guztiak datu base batean sartuak nituen.Hortikabiatuta,halakozerbaitegiteko

gogoa nuen eta Kirrurekin elkarlanean

dokumentazio hori egokitu dugu.

Garai batean txoko guztiei izena paratzen

zitzaien...

O.T.:Lehengoherritarrekloturahaundiagoazutennaturarekin,etamendianhainbertze

ibiltzen zirenez, txoko bakoitzari

izena paratzen zioten. Lehenago hor

zeudenetaaspaldiangalduakzirenizen

aunitz topatu ditut, jendeak ezagutuko

ez dituenak. Erraterako, Berrizaun gainean,

Arrokorriaga ageri da mapan eta

hori ez du inork ezagutzen orain. Guttienez

galduak zeuden 100 bat izen berreskuratu

dira mapan.

ttipi-ttapa

ARGAZKIA: GOIZALDE URDANPILLETA

Kirru SAROBE eta Oskar TXOPERENA Igantziko maparen egileak

«Guttienez galduak zeuden 100 bat

toki izen berreskuratu dira mapan»

«Orain paratzen diren etxe

aunitzen izenak sinpleak eta

erranahi haundirik gabekoak

dira. Lehenago pertsona baten

izena erabiltzen zen eta ondotik

atzizkia paratzen zen»

Eta erabat aldatutako izenik bai?

O. T.: Toponimiaren ikerketa on baten

ondorioa hori da azken batean. Dokumentazioa

bilatu eta gaur egun zentzurik

ez duen izen batetik abiatuz poliki-poliki

gibelera joan eta hasierako

izenatopatzea.Basajaun-Elutsari,erraterako,orainBasalluskoerrekadeitzen

zaio. Eta hori adituta ez luke inork pentsatuko

hasiera izena zein zen.

Nola egin duzue lana?

K. S.: Nahiko ongi moldatu gara, lana

bien artean banatuta. Oskarrek Igantzi

ongi ezagutzen zuen, eta bere zalantzekin

niri lagundu egiten zidan bila

genbiltzana non egoten ahal zen aurkitzen.Mugarrienkasuan,adibidez,dokumentuetan

bagenekin non zeuden eta

banaka-banaka fisikoki non dauden bilatzen

saiatu eta gehienak aurkitu di-

tut. Nire lana, alde batetik, mendian

ikerketa lana egitea izan da eta gero

guztia paperean argi uztea. Zortzi bat

hilabete dedikatu dizkiot mapari. Oskarrek,berriz,aunitzezeregehiago.10

urtetan izenei buruzko ikerketa egiten

egon da. Toponimia bilduz lan aunitz

egina zuen, eta etxeen argazkiak ere

eginak zituen.

Etxe berriak ere ageri dira, baina izenak

paratzerako orduan...

O. T.: Aunitzetan behintzat ez da lehengo

ohitura mantendu. Orain paratzen

diren aunitz behinik behin sinpleak

eta erranahi haundirik gabekoak dira.Lehenagopertsonabatenizenaerabiltzen

zen, eta ondotik -enea edo -baita

atzizkia erabiltzen zen. Dena den,

gaur egun inguruarekin zerikusia dutenak

ere badira, baina ez lehenagokoak

bezain politak.

Lan luze baten emaitzak zer sentsazio

utzi du?

O.T.: Halakolanekazkenalderasentsazio

nahiko itogarria ematen dute, baina

nik uste dut ondotik gelditzen denak

mereziduela.Herrianhalakogauzabat

uztea opari polita dela uste dut eta alde

horretatik hagitz gustura nago.

2008/06/12 • 472. zbk.

03 3

ELKARRIZKETA

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!