19.09.2013 Views

Defentsa eta zabalpena. - Pasaiako Udala

Defentsa eta zabalpena. - Pasaiako Udala

Defentsa eta zabalpena. - Pasaiako Udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Hitzaurrea

Azken urteotan Pasaiak eta bere inguruak birmoldaketa handia jasan du, pasaitarrok nahi bezain sakon eta erabakigarria izan ez bada ere,

segur aski. Nolanahi ere, paisaia berritu egin da hirigintzari eta industriari dagokionez.

Prozesu hau ez da oraindik amaitu, baina nahikoa izan da orain arte egindakoa hainbat kontu eta eztabaida azaleratzeko: besteak beste, edo

guk hala espero dugu behintzat, industria-ondarea hartzen ari den balioarena. “Ondare” hau hainbat ikuspuntutatik azter daiteke. Esaterako,

batzuek laster eraitsi beharreko hondakinak eta eraikin itxiak topatuko dituzten lekuan, beste batzuek beren bizipenen eta memoriaren zati bat,

gaur egungoa baino askoz ere hunkigarriagoa eta hurbilagoa den industria-jarduera baten oroitzapena, ikusiko dute eta, jakina, azken hauen

ustez, nolabait ere zaindu behar da ondare hori.

Kontua da udalaren eta eskualdearen beharrek bultzatuta, eraikin eta egitura asko oso azkar eraitsi direla eta ez dela aukera handirik izan

inolako proiekturik gauzatzeko. Halatan, harrigarria da ikustea 2006. amaieran guztiz desagertu egin direla gizaldi bat eskas lehenago gure herriko

etxeei, kaleei, urari eta pertsonei kolore –eta zilegi bazaigu esatea, usain– berezia ematen zieten fabrikak, biltegiak, ontziolak eta halakoak.

Aldaketa hau ez da soilik Pasaian gauzatu, ezta gutxiagorik ere. Gauza bera gertatu da Euskal Herriko eta mendebaldeko Europako beste

hainbat eremu hiperindustrializatuetan. Era berean, Pasaiak inbidiaz begiratzen die beste zenbait lekuri: hain zuzen ere, industria-ondarea

berriztatzen ez ezik, berrerabiltzen –edo beste modu batera esanda, balioesten– asmatu duten horiei.

Liburu honen helburua beste udalerri eta eskualde batzuetan dagoeneko izan duten eztabaida piztea da, hain zuzen. Horretarako, Udalaren,

Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Hego Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren eta Aranzadi Zientzi Elkartearen laguntzarekin, zenbait aditu bildu

ditugu, inguruan dugun –edo genuen– eremu urbano eta industrialaren beste ikuspegi bat izaten lagunduko digutenak. Hauxe da, behintzat, gure

asmoa. Ez gaitu mugiarazi, ordea, nostalgiak edo lehenaldia beti hobea izan zelako uste badaezpadakoak. Gure ustez, elementu hauek eta ikuspegi

hau eztabaidan –edo pasaitarren arteko elkarrizketetan, besterik gabe– txertatzea oso garrantzitsua da zer nahi dugun edo gure herriarekin

zer egin dezakegun jakiteko.

Horretarako, ikertzaile talde bat bildu eta gure hirigintza eta gure eraikinak aztertzeko eskatu diegu, jada desagertua den edo begi bistatik galdu

ezin dugun eta nekatzen gaituen lantegi gisa ez ezik, ikuspegi hau oinarrizkoa eta ezinbestekoa den arren, ondare baten edo memoria kolektiboaren

zati gisa ere. Izan ere, behar-beharrezko dugu gure memoria kolektiboa ezagutzea eta ulertzea gure ondarea eraitsi, aldatu edo mantenduko

dugun erabaki baino lehen.

Liburu hau osatzen duten testuak 2006ko azaroaren 15etik 23ra Donostian eta Pasaian izan ziren “Mugimendu Modernoari Buruzko V.

Jardunaldiak (1920-1968). Ondare Industriala Pasaian: defentsa eta zabalpena” izeneko jardunaldietan aurkeztu ziren. Hitzaldiok, gainera,

goian aipatu ditugun erakundeen arteko elkarlanari zor zaizkio eta hau ez da inolaz ere abiapuntu txarra.

Liburuaren lehen atalean, Beatriz Herrerasek eta Josune Zalduak Pasaiaren industria-ondarea izan litekeenaren elementu azpimarragarrienak

aztertzen dituzte zehatz-mehatz; eta “izan litekeena” diogu, ikusiko dugun bezala, haietako gehienak desagertu direlako edo oso hondatuta daudelako

jada. Gainera, Zalduak berak Gipuzkoako industria-arkitekturaren pertsonaiarik emankorrenetako baten bizitzaren berri ematen digu:

Luis Tolosa Amilibia, lan nabarmena eta berritzailea egin zuena gure badian.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!