19.09.2013 Views

Defentsa eta zabalpena. - Pasaiako Udala

Defentsa eta zabalpena. - Pasaiako Udala

Defentsa eta zabalpena. - Pasaiako Udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

eskala tornua, gindaxa, abaniko tornua, atzeratze tornua, zabortegietarako

tornua eta aurrealdeko garabia 16. Bilboko Euskalduna ontziolan

eraiki zuten, 1933an, eta han egindako 101. ontzia zen.

Hondatuta badago ere, hori da ur gaineko ondasun aipagarri bakarra.

Galduagatik ere, kontuan hartzekoa da Andres lurrunezko atoiontzia,

1904an Rotterdamen eraikitakoa, 120 HPko ahalmena zuena. Punta

Calparra gabarra ere aipatu behar da: 16 metroko zabalera zuen

eta 2 tonako lurrunezko garabi bat zuen, portura iristen ziren

ontziei laguntzeko; baita Torreatze gabarra ere, Pablo Azkorretak

1935ean eraikitakoa. Nabarmentzekoa izan zen, era berean,

Oyarzun gindaxa ur gainean edukitzeko 1951n egindako garabi

berezia ere. Gasoliozkoa zen, eta 100 HPko motorra eta 60 tonako

ahalmena zituen.

Portuko ontzitegiak

30eko hamarkadan, Andres Saez de Parayuelok Lezoko itsasartean

eraikitako ontzitegiak zeuden. Horiek egiteko, mendi-hegal

arrokatsuaren zati bat bota behar izan zuten. Ekimen guztiz pribatua

izan zen hura. Hurrengo hamarkadan, ontzitegien gaineko

interesa agertu zuen Portuko Lan Batzordeak. 1936tik 1943ra

%40 hazi zen ontzi kopurua, baina haiek karenatzeko instalazioetan

ez zen inolako hazkunderik izan. Horregatik, behar horri

erantzungo zion ontzitegi bat ezartzea erabaki zuen portuko

zuzendaritzak. Horretarako, MEIPI Muelles e Instalaciones para

Pesca e Industria elkartearen alboko lur sailetara jo zuten. %7ko

malda zuen ontzitegiak 250-350 tonako gehienezko pisuarentzat,

eta 8 cm/s-ko goratze abiadura; motorrek, berriz, 60 HPko gaitasuna

zuten, eta arrapalaren mutur batean 1,50 m-ko sakonera

zegoen. Luzetarakoa zen ontzitegia, eta bi arrapala zituen; horrela,

bi ontzi lehorrera zitezkeen aldi berean. Lehena arrantza-ontzi

handientzat zen, bous izenekoentzat —40 m-ko luzera zuten

gehienez—. Bigarrena, berriz, 25 m-ko luzerako ontzientzat, eta

2,86 m-ko bi tarte bakarrik zituen. Arrapala handian hiru orga

egin zituzten, eta txikian beste horrenbeste. Ontziaren gila eta

silueta sartzeko eta finkatzeko mekanismo bat zuen orga bakoitzak,

eta kanporantz zegoen bolante baten bidez jartzen zen abian.

Motor elektriko batek abiarazten zuen tornua zen trakzio-maki-

na bakarra. Uhalezko balazta eta enbragea ere bazituen tornuak.

Aldi batez geldirik egon eta gero, Astilleros Zamakona- Pasaia

SLren esku dago egun ontzitegia.

1.2 Pasai Donibaneko industria

ondarea

Industriaren garapenak ez du inolako eraginik izan Donibaneko hirigune

historikoaren egituran, eta hiltegia da bertako herri-lan aipagarri

bakarra. 1882koa da eraikin hori, eta badiaren alboan dago,

Bonantzako elizaren aurrean. Bordalabordan eta Bizkaia auzoan,

berriz, erabilera handia eman diote egun espazioari, industria jarduerak

bultzatuta. Lehen ontziolak zeuden inguru horretan; Real

Compañía de Caracas ontziolak aurrena, eta Empresa de Pasages izenekoa

gero, Jose de Arambarrik zuzendu zuena. Enpresa hori

Santiago Arizabaloren ondorengoen lurretan hasi zen gero, Colegial

izeneko etxearen aurrean. Handik urte batzuetara beste enpresa bat

hasi zen leku hartan: 1854an, Baignol anaiei alokatu zizkien udalak

lurrak, eta portzelana lantzen hasi ziren horiek.

Tailerra Arizabalotarren etxean eta tximiniaren alboko aparkalekuan

ezartzea erabaki zuten. Jauretxean prestatzen zuten pasta, eta

han bertan zegoen piezak modelatzeko, azken lanak egiteko eta

dekorazioa egiteko tailerra. Tailerraren ondoan, berriz, lehortegiak eta

labeak zeuden. 1881ean Fussade y Cia. Enpresak hartu zuen Baignol

hermanos konpainiaren lekua, baina industria joera harekin berarekin

jarraitu zuen. 1895ean Manufacture de Porcelanas W. Guerin y CIe

konpainiari sortu zitzaion interesa, eta hurrengo urtean -1896-

Manuel Camarak hartu zuen enpresaren ardura.1901ean, gainbehera

hasi zen enpresa, industria biziberritzeko ahalegin handia egin bazuten

ere, eta 1916an Arrieta, Orueta y Cía altzairu fabrika jarri zuten

bertan; horrekin batera, portzelana lantegien zati handi bat desegin

zen.

Industria erabilera handia izan arren, zeramika labearen tximinia

baino ez da geratzen gaur egun. Bistako adreiluzkoa da, eta

Jaizkibel draga

Euskalduna Ontzioletan

uretaratu zen egunean,

1933. urtean.

Pasaiako Portuko

Agintaritzaren

argazki-artxiboa.

I 21

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!