19.09.2013 Views

Defentsa eta zabalpena. - Pasaiako Udala

Defentsa eta zabalpena. - Pasaiako Udala

Defentsa eta zabalpena. - Pasaiako Udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ugari baititu. Hala, Pasaiako portuko eraikin modernoena dela

esan daiteke.

Salgaiak ontzi batetik bestera eramatea, pilatzea, biltzea eta

bidaltzea oso lan garrantzitsuak ziren, baita horiek garraiatzea ere.

Alde horretatik, benetan beharrezkoak ziren biltegiak. Garai bateko

deskribapenen arabera, “harlangaitzezko lau horma, zurezko haberen

bat edo beste -adreiluzko atal bat zuten horiek- eta estalki gisa zur

toleskorrak baino ez zituzten biltegiek”, eta ez ziren portuko beharretara

egokitzen. 1929an erredaktatu zuten lehen proiektua 7; Lan

Batzordeak itzuli egin zuen, ordea, eta behin betikoa 1932an onartu

zuten. Lanak 1935ean hasi zituzten arren, hainbat aldaketa egin

behar izan zituzten emaitzak ahalik eta onenak izan zitezen.

Hiru biltegi berdin-berdin eta zerbitzuetarako eraikin bat egin

zituzten Portuko Lan Batzordearentzat, eraikuntza eskema bera erabilita.

Oinplano erregularra, bi solairu eta teilatupe terrazaduna zituzten

hormigoizko egituraren gainean, eta deigarria da ohiko forjatuaren

ordez habe kapiteldunak erabili izana. Gainera, hormigoizko

hormaz egiten zituzten itxiturak, hormek euspen gaitasun handiagoa

eduki zezaten. Eraikin guztiz funtzionalak ziren. Material eta espazio

baliabideak aztertu zituzten, eraikinak ahalik eta funtzionalenak izan

zitezen 8.

Proiektu horiek guztiak Javier Markina ingeniari zuzendariak sinatu

zituen; bulego berezietarako eta osasun zerbitzuetarako eraikinei

dagokienez, baita proiektuaren egile Antonio Bizkarrondo ingeniariak

ere. Hala ere, Portuko Lan Batzordeko kideek esandakoa eta Luis

Tolosaren espedienteko agiriak ikusita, -baita portuaren memorian

hari egindako esker oneko adierazpen eta aitortzak ere-, Portuko Lan

Batzordeko delineatzaile Luis Tolosak ere proiektu horiek diseinatzen

parte hartu zuela pentsatzen dugu.

Biltegi horietako gehienak eraitsi egin dituzte; 1 zenbakia zuen biltegiaren

zati batzuk -AZTIk erabiltzen du horietako bat- eta 4 zenbakia

zuena baino ez dira geratzen; Lan Batzordearen zerbitzuak deitu

zioten lehendabizi, Jantokiak ondoren, eta Transatlantikoa deitzen

diote egun. Azken horretan Pasaiako Portuko Agintaritza dago orain;

90eko hamarkadan egokitu zuten, 4 zenbakiko biltegia eraberritzeko

proiektuari jarraituta. Horretarako, eraikinaren egitura sendotu, aurrealdea

eta sarbideak aldatu, eta barnealdea egokitu behar izan zuten;

Pedro Indarreta Lapazaran ingeniariak hartu zuen parte proiektu

horretan 9.

Izan ere, biltegiek ematen dute horiei berriz erabiltzeko eta egokitzeko

aukera gehien. 17. zenbakia duen Herrerako biltegia dugu

beste adibideetako bat; etxebizitzatarako egokitu zuten, Lan

Batzordeak 1957an onartu eta Ignacio Gaskue Etxeberria ingeniari

zuzendariak sinatutako proiektuari jarraituta. Biltegiaren goiko aldean

4 solairu daude, eta horietako bakoitzean lau etxebizitza. Eraikin

funtzionala da, lurzorua ahalik eta hobekien erabiltzeko; oso lurzoru

gutxi dago portuaren inguruan, eta hainbat erabilera ikus daitezke

eraikinetan, biltegi eta etxebizitza erabilerak besteak beste 10.

Horrekin batera, askotariko eraikin osagarriak zeuden eta daude

egun, oraindik, portuan. Baskula eta erlojua zituen eraikina, 1939koa,

zen esanguratsuenetako bat -eraitsi egin zuten-; kutsu espresionista

nabarmena zuen, balantza baten itxurarekin.

Ondoren, portuko beharrei erantzuteko hainbat instalazio eraiki

zituzten Atlantikoaz gaindiko portuan, Antxon eta Molinaon.

Aipatzekoak dira 5 eta 6 zenbakiko biltegiak eta itsas geltokia.

Egitura metalikoa, hormigoizko itxitura eta bobeda itxurako teilatua

dituzte; agerikoa da horien izaera funtzionala. Itsas geltokiari

dagokionez, estilo berezia eman nahi izan zioten, eta fatxadako

mugimendua nabarmendu zuten; azpimarratzekoak dira, era berean,

fatxadetan uhinkari irteten diren pilote eta hormigoizko

masak. Portuko Lan Batzordeko ingeniari zuzendari Carlos

Martinez Cebollak egin zuen proiektua, eta 1974an onartu zuten

behin-behinean.

1966an, Molinaoko dorre ezagunaren proiektua egin zuen

Jose Maria Yturriaga arkitektoak. Bulego berriak eta laguntza zerbitzuak

ezarri nahi zituzten eraikin horretan. Hasieran, 10 solairu

eta atikoa zituen. Barnean, berriz, kontratazio gela, langileen

aldagelak, langileen jantokia, bulegoak eta etxebizitza. Egitura

hormigoi armatuzkoa da; fatxada atzera eramana du, eta beira

lerragarriak leiho handietan 11. 2002an eraikinaren zati bat bota

zuten, eta baxuagoa utzi zuten. Gaur egun, hutsik daude eraikinaren

bost solairu 12.

Bulego partikularren

eraikinaren xehetasuna,

eraikina bukatu berria

agertzen delarik.

Pasaiako Portuko

Agintaritzaren

argazki-artxiboa.

I 19

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!