19.09.2013 Views

Defentsa eta zabalpena. - Pasaiako Udala

Defentsa eta zabalpena. - Pasaiako Udala

Defentsa eta zabalpena. - Pasaiako Udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Espezializazioa izan du xede portuak orain arte; ontzigintza izan

da nagusi Donibanen, arrantza San Pedron, eta arloz arloko dibertsifikatzea

Antxon, baina batez ere, igarotzako salgaietarako eta ardo

trafikorako biltegiak. Kaputxinos ere gune garrantzitsua izan da, eta

meatze enpresak, material biltegiak –erregai, olio, zementu eta bestelakoenak–

izan dira bertan, trenbide eta errepide sarea hurbil zegoelako.

Portuko ondarearen artean honako hauek azpimarratuko ditugu:

Itsasargiak

Segurtasuna eta argia ezinbestekoak dira portuetan. Pasaiako portuan

bi itsasargi paregabe daude oraindik.

Platako itsasargia 1855eko urrian piztu zuten lehen aldiz. Itsas

mailatik 148,25 m-ra dago, eta gotorleku itxurako eraikina da. Carlos

Campuzano ingeniariak eraiki zuen, eta malda handi baten gaineko

haitz batean kokatu, itsas gainean zut. Inguru haren goiko aldean edota

irispide bakarrean ez zegoen nahiko leku itsasargia jartzeko, eta lan

handiak izan zituzten lurra berdintzen. Hiru solairuko eraikin estu

almenadun bat egin zuten, eta bi dorre zirkular jarri zizkioten alde

banatan; hala, itxura historizista eman zioten nolabait, barnetik oso

funtzionala bada ere. Dorreraino heltzen den burdin urtuzko eskailera

da azpimarratzekoa; eskailera kiribila da, beltza, eta bertan horren

jatorria jartzen du: Eduardo Fossey. 1885. Mendia bera da eraikinaren

atzeko aldea 1.

Itsasargi hau lagungarri izan arren, zaila zen gauez portuan sartzea,

eta beste itsasargi bat eraiki behar izan zuten. 1906an, Seneko zuloko

itsasargirako etxebizitza, dorrea eta bidea eraikitzeko proiektua aurkeztu

zuen Joaquin Arguedas bide ingeniariak 2. Estilo klasikoa du

eraikinak, Frantziako itsasertzeko itsasargi soil eta funtzionalekin bat

etorriz. Etxe bakarra zegoen bertan, eta bi metroko diametroko linterna

zilindriko bat eta burdinurtuzko dorrea zituen.

Itsasargiez gain, baliza-argiak ditu portuak. Ministerioaren 1946ko

agindu batek eman zuen baimena portuko bokalean argiak edo

Arando handi eta txikiko dorrea jartzeko. Galiziako ibaietakoak bezalako

bi dorre eraikitzeko proiektua egin zuten. Badiatik barnerago

beste dorre bat dago; askoz ere berriago da, eta Gurutzeko punta eta

Santa Anaren arkua deitzen diote. Azken hori portuko bokalean dago,

Bonantza pasealekuan. Erdi-puntuko arkua da, kareharrizko harlanduzkoa,

eta bokalerako bidea dago horren azpian. Habearen gainean

dago argi-seinalea.

Administrazio eraikinak

Pasaiako portuaren kudeaketa berriz ere estatuaren esku geratu

ondoren, portuko instalazioak egokitu eta modernizatzearekin

batera, kudeaketa egokia egiteko beharrezkoak ziren administrazio

eta zerbitzu eraikinak sortu zituen Portuko Agintaritzak. Horiek

horrela, eraikin ugari altxatzeko proiektuak egin zituzten 20ko

hamarkadaren amaieran, horietako asko hurrengo hamarkadan -

30ekoan- egin behar izan bazituzten ere.

Batzordearen bulegoak hartzen zituen eraikina, orain gutxi

desagertutakoa, 1933an eraiki zuten, 1930eko behin betiko

proiektuari jarraituta. Estilo neoeuskalduna zuen, eta bolumenek,

fabrika-konbinazioak, erdi-puntuko arkuek, erdiko hormek eta

abarrek itxura pintoreskoa ematen zioten, portuko etxeen estiloarekin

bat etorriz.

Ondorengo orrietan, Pasaiaren historia eta industria

ondarea aztertuko ditugu. Hala ere, desagertutakoan

arreta berezia jartzera behartzen gaitu gaur

egungo egoerak, proiektu berriek memoria historikoa

ere behin betiko galaraz baitezakete. Besteak

beste, minerala kargatzeko tokia azpimarratuko

dugu, Bilboko Txabarritarrek eraikitako meatze

trenbidearen amaieran zegoena. Oiartzungo

Arditurriko meategia eta portua lotzen zituen trenbide

horrek. 0,75 m-ko bide estuko trenbide hori

11,430km zen luze; zortzi tunel eta 14 zubi

zituen, eta metalezko zamatzeko toki bat, berriz,

Kaputxinos inguruan. Ontziraleku hori orekan

zeuden bi kontsolak osatzen zuten; zeharkako

ardatz baten gainean zeuden horiek; bi kontsola

horietako batek 28 m zituen eta itsasorantz irteten

zen; 19 m-koa zen bestea, eta lehorrerantz zegoen,

meatzeko trenbidearekin bat egiteko; gainera,

Norteko trenbidea zeharkatzen zuen Kaputxinosko

tuneletik. Ugalde y compañía irin fabrika izan zen

beste elementu garrantzitsuetako bat; Errenterian

zegoen, badiaren alboan. Eraikin hori 1903an

eraiki zuten, hormigoi armatua egiteko

Hennebiqueren sistema pribilegiatua erabilita, eta

Gipuzkoako industriaren mugarritzat jo zuten.

Oiartzungo meategiak

ustiatzen zituen “Txabarri

Anaiek” Elkargoak mea

garraiatzeko eta

zamatzeko eraikitako

zama-gunea. Pasaiako

Portuko Agintaritzaren

argazki-artxiboa.

I 17

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!