16.11.2014 Views

BERRIA, 2011-03-16, 20 - datu-basea21

BERRIA, 2011-03-16, 20 - datu-basea21

BERRIA, 2011-03-16, 20 - datu-basea21

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2011ko martxoaren 16a, asteazkena berria 11

Euskal Herria ‹ Harian

Poliziak gogor hartu zituen euroaginduaren aurka protesta egitera atzo Pauera joan zirenak. BERRIA

Segiko hiru kideren aurkako

euroaginduak onartu ditu

Paueko auzitegiak

Poliziak gogor jazarri

zaizkie protestara bildu

diren senide eta lagunei;

bi gazte zauritu eta

beste bi atxilotu dituzte

Aitor Renteria Baiona

Paueko auzitegiak euskal militanteen

aurkako hiru prozedura

aztertu zituen atzo, eta horietako

lehenean, Beñat Lizeaga, Aitziber

Plazaola eta Bergoi Madernaz

gazteen aurkako euroagindua

onartu zuen. Jazint eta Xalba Ramirez

anaien aurkako euroagindua

eta Endika Perezen aurkakoa

ere aztertu zituen Paueko epaileak.

Heldu den asteartean jakinaraziko

du hiru militante horien

aurkako ebazpena. Azkenik, Jon

Goio Jimenezen aurkako euroagindua

aztertu zuen epaileak.

Atzo epaitu zituzten sei gazte

horiek urrian ihes egin zuten

etxetik, Espainiako Polizia atxilotzera

joan zitzaielarik. Izpuran

(Nafarroa Beherea) astebeteko

itxialdia egin zuten, polizia operazio

hartatik ihes egin zuten Aiala

Zaldibar eta Irati Tobar gazteekin

batera. Itxialdia bukatu zelarik,

hautetsi talde zabal batek babesa

eman zien gazteei, eta beren etxeetan

hartu. Alta, martxoaren

1ean Lizeaga, Plazaola, Madernaz

eta Zaldibar atxilotu zituen Frantziako

Poliziak. Biharamunean,

Ramirez anaiak atxilotu zituen

euroaginduaren aurkako prentsaurreko

batera zihoazelarik, autoa

zeramaten hautetsiei mehatxu

eginez. Arratsaldean Endika

Perez atxilotu zuen Poliziak, hautetsien

autoa indarrez geldituz,

berinak hautsiz eta mehatxu gisan

pistola zuzenduz hautetsiei.

Itxialdia egin zuten Segiko zortzi

kideen artean libre dagoen bakarra

Irati Tobar da. Hendaiako

Joncaux eremuan dago, euroaginduaren

aurkako gose greba

egiten, Iker Elizalde eta Xabi Hirigoien

Hendaia eta Beskoitzeko

hautetsiekin batera.

Abokatuak, uzkur

Atxilotuak epailearengana eraman

bezain laster, auzibidea bertan

behera uzteko eskatu zuen

Amaia Errekarte abokatuak. Eskari

bera berretsi zuen ondoren

Xantiana Cachenaut abokatuak.

Espainiako epaileek egindako

atxilotze aginduak gaztelaniaz

eta ingelesez zeuden idatzirik.

Frantziako Konstituzioak argi dio

hizkuntza ofizial bakarra frantsesa

dela eta, horretan oinarrituz,

auzibidea indarrik gabe uzteko

eta gazteak libre uzteko eskatu

zuen abokatuak. Epaileak ez zuen

onartu eskaria, eta atxilotuak Okzitaniako

Tolosa herrian dagoen

Seyssesko presondegira eramateko

agindu zuen, ebazpenaren zain

edo ebazpena hausteko eskariaren

erantzunaren beha.

Jon Goio Jimenezen aurkako

prozedura, berriz, torturan oinarritua

dela nabarmendu zuen Cachenautek.

Goio Jimenez Bidaxunen

atxilotu zuten. Pedro Maria

Olano Zabalaren aitormenean oinarritzen

da euroagindu eskaria.

Atxiloketaren ondorioz, tortura

salaketa ezarri zuen Olano Zabalak.

Salaketa hori aztertu arte, euroagindua

bertan behera uzteko

eskatu zuten abokatuek. Kasu

horretako ebazpena ere asteartean

emanen dute jakitera.

Auzitegiko kanpo aldean istiluak

egon ziren, Frantziako Polizia

atxilotuak eraman nahi izan

zituelarik. Bertara hurbildu ziren

familia eta lagunen aurka egin

zuen Polizia. Horren ondorioz, bederen

bi lagun zauritu ziren; buruan

bat. Bertze alde batetik, Poliziak

Txomin Catalogne eta Txomin

Hiriart-Urruti atxilotu

zituen.

Bi gazte horiek libro utzi eta euroaginduen

prozedura bertan behera

uzteko eskatu zuen Askatasunak.

«Berriz ere erakutsi dute

haize berriak eragiten dien urduritasuna».

Dinamika hori makilen

indarrez ezin dela gelditu nabarmendu

du Askatasunak.

Deklarazioa

hartu ondoren,

aske utzi du

Marlaskak

Arantza Zulueta

Abokatua abendutik

dago kalean, baina

epaileak berriz

deklaratzeko ordua

jarri zion atzoko

Erredakzioa

Espainiako Auzitegi Nazionalean

Fernando Grande-Marlaska

epailearen aurrean deklaratu

ondoren, etxera itzuli zen atzo

Arantza Zulueta abokatua. Iaz

abokatuen aurkako operazio

batean atxilotu eta zazpi hilabetez

preso izan ostean, abenduan

askatu zituzten Arantza Zulueta,

Jon Enparantza eta Iker Sarriegi

abokatuak. Horretarako, 60.000

euroko bermea eta astero epaitegian

sinatzeko baldintza jarri zieten.

Baldintzak bete dituen arren,

berriz deklaratzera deitu zuen

epaileak Zulueta, iaz egin zizkion

akusazioetako batekin aparteko

auzia sortuta. Fiskalak ez zuen

akusatuaren aurkako neurririk

eskatu, eta aske utzi zuten.

Ostegunean

Frantzian

atxilotu zituzten

laurak espetxera

bidali dituzte

Zobaran eta Saez de

Jauregi La Santeko

presondegian sartu

dituzte, eta Labaka eta

Oroz, Fresnesekoan

EA eta Herritarron Garaia

batu dira, bozei begira

Erredakzioa Iruñea

Nafarroa Aldatzen ekimenak larunbatean

egindako deiari erantzunez,

bilera egin zuten atzo

EAk eta Herritarron Garaiak.

«Eraginkorrak izateko», aldaketa

politiko eta soziala nahi dutenak

biltzeko deia egin zuen ekimenak.

«Aniztasunetik abiatuta eta

lotzen gaituenari helduta, subjektu

elektoral herritar, ezkertiar,

aurrerakoi eta berri bat sortzeko

aukeraz aritu gara», jakinarazi

dute bileraren ondoren EAk eta

Herritarron Garaiak. «Sintonia

handiz» aritu direla diote bi aldeek.

«Garai historikoa bizi dugu, eta

aldaketa politiko eta sozialaren

alde ahalik eta indar gehien bildu

nahi dugu», adierazi dute.

Nafarroa Aldatzen ekimenak herritarrak

ardatz izan nahi dituela

azaldu du, eta babesa emateko

eskatu diete herritarrei.

Horretarako dute herritarrongaraia@yahoo.es

helbidea.

Ekimenaren sustatzaileak, atzo egindako bileran. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS

Erredakzioa

Alejandro Zobaran, Iban Saez de

Jauregi, Urko Labaka eta Mikel

Oroz kartzelara bidali zituen

epaileak, astelehen gauerdian deklarazioa

hartu ondoren. La Sante

kartzelara eraman zituzten lehen

biak, eta Fresnesera beste

biak. Ostegunean atxilotu zituen

Frantziako Poliziak.

Gatazka konpontzeko apustua

mahai gainean dagoela ohartarazi

du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak

atxiloketen inguruan.

AAMk dio hainbat eragilek konpromisoak

hartu dituztela bide

horretan, tartean ETAk. Espainiako

eta Frantziako gobernuei

ere urratsak egiteko deia egin die,

besteak beste, atxiloketak geldituz.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!