16.11.2014 Views

BERRIA, 2011-03-16, 20 - datu-basea21

BERRIA, 2011-03-16, 20 - datu-basea21

BERRIA, 2011-03-16, 20 - datu-basea21

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

12 berria 2011ko martxoaren 16a, asteazkena

Harian › Euskal Herria

Kantonamenduetako bozak DElkarrizketa

Jean Telletxea q EAJko

zerrendaburua, Baiona ekialdean

Lehen aldikoz, Baiona ekialdean aurkeztuko

da Telletxea; hamar kantonamenduetarik

bostetan aurkezteko hautua egin du EAJk.

«Abertzaleen alde

bozkatzen ez

duten %90ak

ditut begi bistan»

Jenofa Berhokoirigoin Baiona

Abertzaleen arteko batasuna ez

du begi onez ikusten Telletxeak,

«eztabaida demokratikoak ez

duelako ezer irabazten», haren

ustez. Bakarrik aurkeztuko da,

EAJko zerrendaburu, eta abertzale

ez direnak ditu «konbentzitu»

nahi.

Orain arte ez bezala, kantonamendu

hauetan aurkezteko hautua egin duzue.

Zergatik?

2009an Europako eta iaz eskualdeetako

bozketetan parte hartu

genuen, eta horren jarraipena da.

Garai batez uste genuen besteekin

lan eginez aitzinaraziko genuela

eztabaida, tartean Modem

zentristekin batuz, baina ohartu

gara ez zuela ezer ekartzen eta beranta

hartu genuela. Beraz,

oraindik goiti, EAJren izenean

aurkeztuko gara ahal bezainbat.

Anitz lan egin dugu, ideia anitz ditugu

eta gaurko egunean informazio

emaile hoberena gara.

Alderdi zentristekin adostea zaila zitzaizuen?

Iraganaz hitz egiten nuen, hori

pasa da. Gaur egun, gazte anitz ditugu,

arriskua hartu eta lan egin

nahi dutenak. Besteen beha egon

behar badugu, ezer ez da lortzen.

Eta EH Bairekin ere ezberdintasunak

badituzue adostu ahal izateko?

Eztabaida aberastea beti da oso

inportanta. Maiz leporatzen digute

EH Bairekin ez joan izana, baina

zer eginen dugu koalizioarekin?

Hiru alderdik osatzen dute,

ezkerrekoak, joera erabat ezberdinetakoak

eta ideia baten gibelean

adostu behar dira. Eztabaida

demokratikoak ez du ezer irabaztekorik

horrela. Beti sinplifikatu

nahi da, bozkatzailea hautu abertzalean

ez dadin gal. Baina botoemaileak

behar du bere bidea aurkitu,

ulertuko du ezberdintasunak

badirela eta bere hautua

eginen du! Hiru alderdiak EH

Bairen barnean batzea ez da bozkatzaileen

onerako, ez eta Euskal

Herriaren onerako ez eta alderdien

onerako. Ez da ez EA ez eta

ABren onerako.

Bost kantonamendutan aurkeztuko

zarete. Nola aukeratu dituzue?

Hamar kantonamenduetan egon

nahi genuen. Gizarte egitasmo

bat dugu Euskal Herriarentzat,

lurralde elkargo bati buruz gogoetatua

dugu, horregatik dugu

Euskal Herri osoan egon behar.

Baina ohartu gara Baiona mendebaldean

eztabaida herriko bozei

lotua zela, horregatik ez gara

aurkeztu. Ondotik beste kantonamenduei

begiratu diegu, nor aurkezten

zen, batzuekin lan egin

dugu, gure proiektu eta balioekin

bat egiten zutenekin, hain zuzen.

Hortik, Hazparneko Beñat Intxausperi,

Atharratzeko Jean-

Pierre Iriarti eta Bastidako Leopold

Darritxoni adierazi diegu

sostengua. Gurekin lanean aritzeko

prest agertu dira.

Abertzale eta humanista gisa aurkeztu

zarete. Erran nahi baitu?

Abertzale moderatuak gara, eta

GAIZKA IROZ

gizakia guztien aitzinean ematen

dugu, baita gure sentimendu politiko

abertzaleen aitzinetik ere. Bi

proiektu ditugu: bata Euskal Herri

barnealdeari begira, batez ere

garapen ekonomikoari eta lurraldearen

errealitateari lotua; bestea,

kostaldean, beste hautagaiei

konparatuz mezu xelebrea dugu;

baionarren biziaren kalitate ona

dugu helburu, eta uste dugu aterabideak

Baiona baino haratago

begiratu eta eraiki behar direla.

Beste aglomerazio eta kantonamenduei

ireki behar dugu, eta

Euskal Herri barnealdeari begira

jarri beharko dugula diogu. Adibidez,

uraren kalitateari eta garraioei

begira. Eta horrek gauza

guztientzat balio du, elkarteak,

etxebizitza...

Lurraldeari begira, kostaldeari doakionez,

Donostiarekin nahi dituzue

harremanak azkartu; Garaziko hautagaiak,

berriz, Nafarroarekin. Ikuspegi

nazionala duzue indartu nahi?

Unibertsitateei begiratzen bazaie,

kolaborazioa egin daiteke

Donostiako ala Bilboko unibertsitateekin.

Baina gaur egun ez da

egiten. Hori garatuz, ikastaldiak

hemen eginen dituzte gazteek,

eta hemen lan eginen dute. Gazteak

herrian mantendu behar ditugu.

Industria mailan ere asko

bada egiteko.

Ekonomia mailan da, beraz, gehiago,

ez eta politikoki?

Lehentasun kontu bat da. Gaur

egun, abertzalea naizela diodanean,

Baionakoek ez naute ulertzen.

Esplikatzen bazaie euskaldunak

garela, abertzaleak, lurralde

bat eta nazio bat eraiki behar

dugula, izutuko dira. Gaur egun,

errealismoa aurkeztu behar zaie.

Esplikatu behar zaie garapenerako

irtenbideak bertan aurkitu behar

direla eta hemen bizi gune naturala

dugula Baionatik Donostiara

eta haratago. Aterabideak

hor dituztela erran behar zaie.

Hego Euskal Herriko aktualitate politikoa

aberatsa da azken aldi hauetan.

Zure ustez, hemengo egungo

egoera politikoan horren berri eman

behar da?

Ez, batere ez. Bi errealitate dira, bi

gizarte, bakoitzak bere legeak ditu.

Interesatzen ahal gara, baina

hau hauteskunde kanpainan esplikatzea,

inola ere ez!

Zu Baiona ekialdean aurkeztuko

zara. Zeinen bozak eskuratu nahi dituzu?

Hori da, nahiz eta ez naizen hor

bizi anitz ezagutzen dudalako

Baiona, eta hor aurkeztea galdatu

didate. Oso pozik naiz. Abertzaleek

%10 inguru egiten dute,

ez ditut horiek nahi, beste %90ak

ditut begi bistan. Abertzaleek egiten

duten bateratzea elkar begiratzea

da, eta ez urrun begiratzea.

Zentro eskuina eta eskuinagokoak

ditut konbentzitu nahi.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!