16.11.2014 Views

BERRIA, 2011-03-16, 20 - datu-basea21

BERRIA, 2011-03-16, 20 - datu-basea21

BERRIA, 2011-03-16, 20 - datu-basea21

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

26 berria 2011ko martxoaren 16a, asteazkena

Kirola ›

Arberas Gaztelekuko kadeteetako aurrelaria, Tolosa bere kidearen aurrean pilota astintzen. G. GARAIALDE/ ARP

Pauso indartsuak

Zazpi Iturri eta Irurtzun sailkatu dira Berria

Txapelketako finalerdietarako, eta igandean

jokatuko dute elkarren aurka, Tolosan

Uhartek eta Errekak lehen finalerdia izango

dute jokoan, etzi, Galdakaon

Erredakzioa Donostia

BERRIATxapelketako finala ate joka

dago. Kanporaketen galbahea

azken txanpan sartu da, eta, dagoeneko,

finalerdiak zehaztuta daude.

Azken final-laurdenak Amezketako

Zazpi Iturrik eta Irurtzunek

irabazi dituzte, biek ere erraz,

lehen bi partidekin aski izan baitute.

Pauso indartsuak izan dira,

baina bi taldeetako baten bidea

igandean amaituko da, Tolosako

Beotibarren (17:00), bigarren finalerdian

elkarren aurka ariko baitira.

Irabazleak ordurako jakingo

du finaleko aurkaria, Uhartek eta

Doneztebeko Errekak etzi izango

baitute finalean sartzeko lehen

partida, Galdakaon (19:00). Finala

Hernanin jokatuko dute, hilaren

27ko asteburuan.

Adiskide 0

Zazpi Iturri 3

KADETEAK

Azkueta-Saenz 3

Altuna-Irribarria 22

GAZTEAK

Atutxa-Larunbe 10

Gallurralde-Jaka 22

NAGUSIAK

Elezkano-Ajuria 10

Arzelus-Garmendia 22

Txapelerako bi faborito handik jokatu

zuten elkarren aurka ostiralean

Galdakaon, eta harmailetako

jendetzak ikusmin handia izan

zuen. Gehienak etxekoen aldekoak,

eta burumakur irten ziren,

Zazpi Iturrik erakustaldia eman

baitzuen iazko txapeldunaren

aurka. Amezketakoen seikotea

ageri da txapelerako faborito nagusi

, eta Adiskideri arazo handirik

gabe irabazi zizkion kanporaketako

hiru partidak.

Jaialdiak hasiera kaskarra izan

zuen, oreka falta agerikoa izan

baitzen kadeteetako partidan (22-

3). 25 minutu iraun zuen, eta Altuna

aurrelaria nabarmendu zen

hamasei tantorekin. Etxekoak

hurrengo bi partidak irabaztera

behartuta zeuden, eta jubeniletan

Elezkanoren hutsune garrantzitsua

zuten. Halere, hasiera ona

izan zen, orekatua (10-7), eta lehia

polita ikusi zen atzelarien artean.

Aldea, baina, aurrean egon zen,

Gallurralde gehiago izan baitzen.

Saketik zazpi tanto egin zituen,

hamabi guztira, eta tarte garrantzitsua

ireki (15-10). Azken zazpi

tantoak jarraian egin zituzten, eta

kanporaketa erabakita zegoen.

Nagusietakoan ez zegoen deus

jokoan, baina Zazpi Iturriko bikotea

ez zen erlaxatu. Unai Garmendia

atzelariak lan bikaina egin

zuen, eta bera izan zen laukoteko

onena. Lau errebote jotzeko zorian

egon zen, eta piloteoan agindu

egin zuen. Arzelusek ondo baliatu

zuen kidearen lana, eta hamahiru

tanto egin zituen. Hiru ordu

laurden iraun zuen partidak.

Gazteleku 1

Irurtzun 2

KADETEAK

Arberas-Tolosa 12

Espinal-Goñi 22

GAZTEAK

Aristimuño-Jauregi 9

Ijurra-Beraza 22

NAGUSIAK

Eskudero-Altuna 22

Armendariz-Mariñelarena 10

Irurtzunek iazko kanporaketaren

ordaina hartu zuen iragan larunbatean

Urnietako pilotaleku urdinean.

Nafarroako seikoteak lehen

bi partidak nahikoa izan zituen

zorrak kitatu eta aurrera egiteko.

Andoaingoek nagusietakoan

atondu zuten emaitza. Lehen partida

izan zen kanporaketako luzeena,

ia ordubetekoa. Nafarrak

gehiago ziren (10-4), baina Tolosa

Gaztelekuko atzelariak adoretsu

eutsi zion orekari (15-11). Azken

txanpan, baina, Irurtzunek tanto

alde polita lortu zuen.

Jubeniletako partida desberdina

izan zen, eta, lehen tantoak

lehiatuak izan ziren arren (5-4),

nafarrek apurka aldea egin zuten

(13-6 eta 16-7). Ordu erdiko norgehiagoka

laburra izan zen, Ijurra

aurrelariak min handia egin zuelako

saketik. Hamahiru tanto

egin zituen guztira, horietatik hamar

lehen pilotakadarekin. Irurtzunek

23 tantoko aldea zuen, eta

kanporaketa erabakita zegoen.

Gaztelekuk azken partidan

egin zuen bere puntua. Armendariz

Irurtzungo aurrelaria ez zegoen

sasoirik onenean, eta Andoaingo

bikotea gehiago izan zen. Atzean

Altuna profesional ohiak partida

bikaina egin zuen; eta, aurrean,

Eskudero kideak ondo baliatu

zituen errematerako izandako

aukerak. Eskuderok bost tanto

egin zituen saketik.

DLaburrak

Olaizola II.ak eta Beginok

Bizkaia probatu dute

ESKU-HUSKA ›Olaizola II.ak eta

Beginok entrenamendu saioa

egin zuten atzo Bilboko Bizkaia

pilotalekuan, eta biak gustura

gelditu ziren. Goizuetakoak

gustatu zitzaiola esan zion

enpresari, eta atzelariak errebote

bat baino gehiago jo zuen

Olaetxearekin eta Zabalarekin

jokaturiko partidan. Asegarceko

bikoteak gaur du eguna pilotak

aukeratzeko (11:30), Irujorekin

eta Merinorekin batera. Iberoko

aurrelariak proba egingo du,

belauna nola duen ikusteko.

2. Mailakoaren finalerdiak,

Bilbon eta Ezkarain

ESKU-HUSKA ›Lehen Mailako

txapelketan bezala, Bigarren

Mailako binakakoan asteburu

honetan izango dira finalerdietako

ligaxkako lehen jardunaldiko

partidak. Etzi, Ezkarain,

Apezetxea eta Cecilio ariko dira

Gorkaren eta Merinoren aurka.

Larunbatean, berriz, Bilbon,

Olaetxeak eta Albisuk Idoaterekin

eta Ladis Galarzarekin neurtuko

dituzte indarrak.

Koteto Ezkurra bihar

itzuliko da jaialdietara

ERREMONTEA ›Hilabetez min

hartuta egon ondoren, Koteto

Ezkurra bihar itzuliko da jaialdietara.

Doneztebekoak zaintiratua

izan du ezker hankako

gihar bikian, eta hasiera batean

uste baino denbora gehiago

egon da jokatu gabe. Atzoko

Galarretako jaialdian, berriz,

Uterga-Lizasok partida orekatua

irabazi zuten Urriza-Olazarren

aurka (40-37).

Uste baino geroago joango

dira Bizkaia frontoira

PALA ›Pala profesionalak lau

hilabete daramatza geldirik, eta

badirudi Bizkaia pilotalekuko

jaialdiak atzeratu egingo direla.

Lehen jaialdia mistoa izango

zela zabaldu zen, eta ez da hala

izango. Horretaz gain, apirilean

sartuko da indarrean Asfedebik

Bizkaian jokatzeko sinaturiko

kontratua, baina litekeena da

aurrerago hastea jaialdiak

antolatzen.

G Jaialdiak

ATZOKO EMAITZAK

pGalarreta. Matxin VI.a-Urko

32; Endika-Barrenetxea IV.a 40.

Juaristi-Lizaso 40; Urriza-Olazar

37.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!