08.01.2015 Views

El Consejo Vasco del Movimiento Europeo (1951-2001) - Eurobask

El Consejo Vasco del Movimiento Europeo (1951-2001) - Eurobask

El Consejo Vasco del Movimiento Europeo (1951-2001) - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EL CONSEJO VASCO DEL MOVIMIENTO EUROPEO / EUROPAKO MUGIMENDUAREN EUSKAL KONTSEILUA (1951-2001)

Horregatik, lan honen helburua horren guztiaren lekukotasuna ematea da batetik,

eta lan-ildo berriak zehaztuko dituen erreferentea eratzea, bestetik. Etorkizuna

eraikitzeko iraganeko irakaspenak modu egokian barneratu behar dira. Beraz,

europeismoak, historia luzea duenak, irakaspen horietan oinarritu behar du

kontinentearen etorkizuna eraikitzeko.

Egia da oraindik lan asko dagoela egiteke, eta Europa federalaren proiektuak

ibilbide luzea duela. Arazo politikoak, sozialak, ekonomikoak eta artikulazio

instituzionalari dagozkionak daude une honetan, eta etorkizunean ere egongo dira,

baina maila horretako proiektu politiko bat eraikitzerakoan ezinbestean gertatzen diren

zailtasunak direla uste dut. Ziur nago etorkizuna europar guztion artean eraikitzen

badugu ezusteko atsegin gehiago izango ditugula.

Izan ere, Europa eraikitzeko prozesuan harrigarriena etapak nola betetzen diren

ikustea da: astiro baina etenik gabe. Europa sortu berria den prozesu konstituzional

baterantz doa eta, bertan, funtsezko testuak, hitzarmenak, ez dira objektu sakratu eta

ukiezinak, baizik eta etengabe aldatzen ari diren tresnak. Barruko prozesu konstituzionalak

pentsatzeko orduan ere Europara begiratzea komeniko litzateke, eta mugimendu

dinamikoak direla eta aldatzen ari den gizartera egokitu beharra dutela ulertu behar

dugu, betiere demokraziaren, askatasunaren eta giza eskubideen printzipioetan oinarrituz,

printzipio horiek izan baitira hasieratik Europaren eraikuntzaren funtsa.

Horregatik, bidezkoa eta beharrezkoa da, oso egoera zailean etorkizun-sena erakutsi

zuten pertsona horiek gogoratzea, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua eratzen

jakin baitzuten eta, denborak erakutsi duen bezala, lan bikaina egin zutela argi geratu baita.

Liburu hau euskaldun askoren –horietako batzuk anonimoak– lanaren eta

lekukotasunaren adierazle da. Pertsona horiek, hain zuzen, euren gogo biziaren ondorioz,

gure munduko oinarrizko balioen araberako Europa sustatzen jakin zuten; hots,

demokrazian, askatasunean, justizia sozialean eta giza eskubideen errespetuan

oinarritutako Europa. Horregatik, liburu honek pertsona horiek guztiak gogoratu eta

omendu nahi ditu.

Bukatzeko, gure esker ona liburu honen gainean egindako komentario egokiekin

Europaren eraikuntzan izan dugun historiaren zati bat berreskuratzen lagundu diguten

pertsona guztiei. Eta batez ere HAEEri, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako

Idazkaritza Nagusiari eta Eusko Legebiltzarrari; horien laguntza ordainezinak

ahalbidetzen digu-eta, gure aurretik, eta jatorri politiko guztietakoak izan arren, gure

gizartearen dibertsitatetik eta aniztasunetik hasita Europa federalaren proiektua

bultzatzeko lan-eremu komunak aurkitzeko gai izan ziren euskaldunen lana jarraitzea,

50 urte geroago ere guk jarraitzen dugun bezala.

12

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!