08.01.2015 Views

El Consejo Vasco del Movimiento Europeo (1951-2001) - Eurobask

El Consejo Vasco del Movimiento Europeo (1951-2001) - Eurobask

El Consejo Vasco del Movimiento Europeo (1951-2001) - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Iñaki Oyarzabal

EMEK-ko lehendakariordea

Euskaldunok badugu zer ikasia Europaren eraikuntzaren historiari dagokionez,

une zailetan, alde batera utzi baitu «zer gara» galdetzen zuen eztabaida antzua eta

«zer egin dezakegu elkarrekin» edo «zein da gure proiektu bateratua» galderak

planteatu baititu. Europaren eraikuntza lan bateratuaren eta elkarrizketaren eredu izan

da, nazionalismoak alde batera utzi eta bakea, aurrerapena eta herritarren ongizatea

bermatzeko ahalegina egiten duten demokraten arteko bateratzearen eredu.

Gu guztiontzat, gaurko Europa askatasun-erreferente bat da, duela berrogeita hamar

urte euskaldun-talde esanguratsu bat, hasiera-hasieratik, Europaren eraikuntza-prozesuan

lan egitera bultzatu zuen erreferente berbera. Garai hartako europeistek lan bateratu

batean lan egiteko sentitu zuten ilusioa beldurrari elkarrekin aurre egiteko beharraren

emaitza izan zen: gerraren eta totalitarismoen beldurra gainditzeko beharra.

Askatasunean eta demokrazian oinarritutako gune bat eraikitzea beharrezkoa zela

pentsatu zuten guztiek, herritar guztiei bakea eta ongizatea bermatuko zien gune bat.

Gaur, mende berriaren hasieran, europeismoaren aitzindari haien ideia eta ilusioak

gizarte osoan sakon sartu diren honetan, Europaren eraikuntzaren prozesuak erronka

berri eta erabakigarriak ditu. Europarren belaunaldi berriek ez dute inoiz batasuna

ulertuko, batasun horrek bere egiturak demokratizatuko dituen erreforma egiten ez

badu eta herritarrengana gehiago hurbiltzen ez baditu.

Europako nazio handi bat osatzeko batasun politikoaren prozesuari bultzada

emateko, ezinbestekoa da, nire ustez, belaunaldi gazteek askatasun-maila handiagoa

eta aukera-berdintasuna bermatuko dien proiektu bateko partaide direla sentitzea. Eta

Europa horrek oinarrizko balioak eta printzipioak interes partikularren aurretik kokatu

beharko ditu.

25

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!