08.01.2015 Views

El Consejo Vasco del Movimiento Europeo (1951-2001) - Eurobask

El Consejo Vasco del Movimiento Europeo (1951-2001) - Eurobask

El Consejo Vasco del Movimiento Europeo (1951-2001) - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EL CONSEJO VASCO DEL MOVIMIENTO EUROPEO / EUROPAKO MUGIMENDUAREN EUSKAL KONTSEILUA (1951-2001)

batez ere ekonomia eta finantza alorrean izandakoan. Estatuek garbi erakutsi dute ez

direla egitura egoki eta nahikoak beren kabuz mundu berriak dakarzkien erronkei

erantzuteko. Hau da, estatu-atomizazioak Europa EEBBen eta horren inguruko

lurraldeen menpeko bihurtzen zuen berebiziko garrantzia duten hainbat alorretan

–defentsa, teknologia eta ekonomian– horretarako moneta hegemonikoa –dolarra–

erabiliz. Ondorioz, nahitaezkoa da gaur egun irizpide kritiko sendoak izango dituzten

eskualde-blokeak sortzea: oraingo eta etorkizuneko erronkei egokitzeko beharrari

erantzuten dio, eta egungo giza arazoei irtenbide egokiak eskaintzen dizkio.

Dena den, 1948an Hagan Nazioarteko Europako Mugimendua sortu zenetik

–1951n Parisko Ituna eta 1957an Erromako Ituna sinatzeko oinarrizkoa izan zen

erakunde horren sorrera–, badirudi urte hauetan geldirik gauden sentimendua nagusitu

dela, eta Europako egitura politiko baten eraikuntzari begira, herritarrak nahiko

eszeptiko agertzeaz gain, ez da gogo handirik sumatzen. Estatuen nazionalismoak

Europako egituraren garapena atzeratu egin du, eta Europako goi bileretan indarrak,

batez ere, kontseilurako botoak biltzeko eta zenbait milioi euro eskuratzeko erabiltzen

direnez, desilusioa sustatu da. Horrela, europar guztion aberri izango den Europa

arimadun hori diseinatzen hasi ere ez gara egin kasik.

Dena den, aurrera egin da, libreki eta borondatez elkartu diren estatu subiranoen

esperientzia historiko nagusia izan baita honakoa; izan ere, gainditu egin da estatu

bakoitzaren interesen sare zail eta, zenbaitetan, nekeza.

Subiranotasunaren ordezkaritza hori saihesteko, estatuek oztopo handiak jarri

badituzte ere, banatutako subiranotasunak dituzten eraikin instituzionaletarantz jo da

errealitatean, eta subsidiariotasun-printzipioan oinarritutako egitura politikoak onartu

dira. Estatuak, gehienetan, oso egitura berriak dira, eta horien osaketa-prozesua, kasurik

gehienetan, errealitate nazional guztiak zapaldu eta homogeneo bihurtzen zituen

bortizkerian oinarritu izan da, errealitate horiek kultura nazional edo ofizial bakar

bihurtzeko. Horrexek emango zion, hain zuzen, zentzua estatu edo nazio deitzen zen

hari. Estatuen egungo krisiak argi eta garbi erakutsi ditu estatuaren egitura juridiko eta

politikoak barnean hartu eta askotan ezkutatu dituen komunitate naturalak. Horiek,

noski, beren eskubide eta askatasunak eskatzen dituzte, euren etorkizuna arriskuan

baitago.

Hori kontuan hartuta, Europa Federalaren aldekoa naiz ni, estatuen nazionalismoaren

gehiegikeriak zuzenduko dituen Europa Federal baten aldekoa, Europa inoiz

ez delako izango ez zentralista eta ez monolitikoa, ziur nago; izan ere, Europaren

sorreraren eta garapenaren aurkakoa bailitzateke hori. Federalismo harmonizatzailea,

ez uniformizatzailea, norbanakoaren askatasuna abiapuntutzat hartuta, nazioen

22

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!