08.01.2015 Views

El Consejo Vasco del Movimiento Europeo (1951-2001) - Eurobask

El Consejo Vasco del Movimiento Europeo (1951-2001) - Eurobask

El Consejo Vasco del Movimiento Europeo (1951-2001) - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EL CONSEJO VASCO DEL MOVIMIENTO EUROPEO / EUROPAKO MUGIMENDUAREN EUSKAL KONTSEILUA (1951-2001)

Amets haien guztien artetik, federalismoa da gauzatzeko zailtasun handienak

dituena. Europako estatuei zaila egiten zaie beren subiranotasuna azkenean Europa

zaharreko herriekin banatzea, horietako asko eta asko duela mende bat baino gutxiago

beren amets inperialen azken hondarrak defendatzeko borrokan baitzebiltzan.

Azken urteotan, euskal alderdi nagusienek Europako Mugimenduaren Euskal

Kontseiluari bultzada handia eman diote. Ildo horretan, gizarte zibilaren parte-hartze

aktiboa bultzatu dute –horren barruan dago, hain zuzen, nik ordezkatzen dudan Arabako

Industri Ingeniarien Elkargoa– eta Kontseiluak bultzatzen dituen jarduera asko gizarte-

-eragileekin batera gauzatu dira.

Hala ere, Europa zaharreko bazter honetan bizi dugun egoera politiko eta sozialean

ugari dira oraindik bortizkeria-gertakariak. Eta gertakari horiek, hain zuzen,

demokrazian, askatasunean eta herritar askoren oinarrizko eskubideen errespetuan

oinarritzen diren printzipioak urratzen dituzte; hain zuzen, duela 50 urte Kontseilua

osatu zuten euskaldun askok amestutako printzipio horiexek.

Horregatik, eta Kontseiluak europeismoari esker alderdiek eta gizarte zibilak

pentsamendu komuna izateko aukera ematen digunez, behar-beharrezkoa iruditzen

zaigu gaur egungo Euskal Kontseiluaren bidez gutariko bakoitzak berriro ausardiaz

jardutea, eta herrialdeaz duen ikuspegia agertzea. Izan ere, ikuspegi horiek oso

desberdinak direlako oraingoz gaindiezinak iruditzen bazaizkigu ere, berriro gure herri

txikiak etorkizuneko Europar Federazioaren barnean izango duen egiturari buruzko

ikuspegi bateratua islatuko duen adierazpena egin beharko genuke.

46

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!