08.01.2015 Views

El Consejo Vasco del Movimiento Europeo (1951-2001) - Eurobask

El Consejo Vasco del Movimiento Europeo (1951-2001) - Eurobask

El Consejo Vasco del Movimiento Europeo (1951-2001) - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Isabel López Aulestia

EMEK-ko lehendakariordea

Nire belaunaldiko pertsona batentzat, hots, bakartze soziala, kulturala, ekonomikoa

eta fisikoa bizi izan zuen belaunaldiarentzat (nire aita errepublikazale aitortua zen eta

60ko hamarkada arte ez zuen pasaportea lortu), Europa hitzak konnotazio magikoak

ditu: bizimodu bati da, balio batzuk, kultur eredu bat, hiru ardatzetan –demokrazia,

kultura eta gizarte-eskubideak– oinarritzen den utopia politikoa.

Schuman Deklarazioa egin zela mende erdi igaro denean, eta Europako Mugimenduaren

Euskal Kontseiluak –ideia europeista haien eraginez sortutakoak– 50.

urteurrena ospatzen duen honetan, bidezkoa da aitortzea Europako proiektua lortzeko

egindako bidea hasiera batean baikorrenek ere aurreikusi baino luzeagoa izan dela.

Baina ekimen horren indarra aitortzea bidezkoa bada, beharrezkoa da, baita ere,

eraikuntza horren oinarri den eredua ikuspegi kritikotik aztertzea.

Garai bat une horretan hegemonikoak diren ideien emaitza izaten da eta, zalantzarik

gabe, gure garai honetan pentsamendu neoliberala da nagusi: baztertzailea –horregatik

identifikatzen da pentsamendu bakarrarekin–, laua eta uniformea, indibidualista,

elkartasunik gabea, erlatibismo morala duena eta gizarteko eskubideak baztertu eta

natura suntsitzen duena.

Askok ez dugu Europa hori atsegin, eta gure burua bertako balioekin (edo balio

faltarekin) ez dugu identifikatzen. Guk nahi dugun Europa, herritarren Europa gisa

ezagutzen duguna da: Europa demokratikoagoa ikuspuntu politikotik eta baita ikuspuntu

sozialetik ere; botere-banaketaren printzipioak –demokraziaren funtsa, gure ilustratuen

ideiaren arabera– zuzendutako instituzioak nahi ditugu, gaitasun legegilea izango duen

Parlamentua eta juridikoki loteslea izango den Konstituzioa, europar guztioi eskubide

31

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!