08.01.2015 Views

El Consejo Vasco del Movimiento Europeo (1951-2001) - Eurobask

El Consejo Vasco del Movimiento Europeo (1951-2001) - Eurobask

El Consejo Vasco del Movimiento Europeo (1951-2001) - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

EL CONSEJO VASCO DEL MOVIMIENTO EUROPEO / EUROPAKO MUGIMENDUAREN EUSKAL KONTSEILUA (1951-2001)

Europako Federazioaren aldeko Euskal Kontseiluaren azken berrogeita hamar

urte hauetako ibilbidea izango dugu, lan honetan, aztergai nagusia eta aipatutako

gertakarietatik abiatuko gara, gainera. Esan bezala, 1951n eratu zuten formalki eta,

gerora, beste izen bat hartu zuen: Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua. Beraz,

zehatz-mehatz landuko ditugu kontseilu horren inguruko xehetasunak: iturburuak,

sorrera, bilakaera, oinarrizko printzipioak, helburuak, kideak, egitura, Espainiako

Kontseilu Federalean betetako lekua, Europako Mugimenduaren ekitaldietan izandako

partaidetza eta, azkenik, zertan den gaur egun eta zein jarduera antolatzen dituen.

Dena den, Euskal Herria berrogeita hamar urte horiek (1951-2001) baino lehenago

hasi zen federalismo eta europeismo garaikideari ekarpenak egiten. XX. mendearen

hasieran eman ziren lehen urratsak eta, beraz, hastapen horiei buruzko balorazioa ere

egingo dut. Euskal Herrian, hamarreko hamarkadatik aurrera, oso ongi hartu zituzten

ideia federalistak eta proiektu europeistak. II. Mundu Gerraren garaian sortutako teoriek

eta antolamendu-ekimenek ere oso harrera ona izan zuten hemen. Funtsezko deritzot,

bestalde, 1951ren aurretiko gorabeherak aztertzeari eta, ildo horretan, berrogeiko

hamarkadaren bigarren erdiko jarduerei buruzko balorazioa egingo dut. Atzerrian

bideratutako jarduerak ditugu guztiak. Honako hauek dira bereziki aipatzeko modukoak:

lehenbizi, Euskal Mugimendu Federalista sortu zuten, gero Federalisten Europar

Batasunean sartu ziren, Hagako Batzar Europarrean ere hartu zuten parte eta, azkenik,

Europako Mugimenduaren Espainiako Kontseilu Federala sortzen lagundu zuten.

Dokumentu historiko ugari erabili ditut, baina bi artxibo azpimarratu behar ditut.

Batetik, «Irujo fondoa» (IF): Manuel Irujori buruzko agiriak eta liburuak ditu.

Irujo, EAJren burukide nagusietakoa, Eusko Jaurlaritzaren kolaboratzaile izan zen,

hainbat aldiz izendatu zuten Espainiako errepublikaren gobernuko ministro eta eragin

handia izan zuen euskal erakunde europeista eta federalistetan ere. Eusko Ikaskuntzaren

Euskal Herriko historia garaikideari buruzko dokumentazio-zentroan (Donostian) daude

aipatutako agiriak eta liburuak 1 .

Bestetik, Euskal Abertzaletasunari buruzko Artxibo Historikoaren (EAAH),

fondoak. Sabino Arana Fundazioan daude, Artean. Fondo horiei esker, zuzeneko

1 Catálogo del Archivo Manuel de Irujo. Guerra y exilio (1936-1981) lan bikaina irakurtzea komeni

da. Honako hauek dira egileak: JIMENEZ DE ABERASTURI, Juan Carlos (koord.), BARRUSO, Pedro,

LARRAÑAGA, Miguel, eta LEMA, Jose Angel. Eusko Ikaskuntzak argitaratu zuen 1994an, Donostian, eta

2 liburuki ditu. «Consejo Federal del Movimiento Europeo» ataleko materialak erabili ditut, baina beste

kaxa eta espediente batzuetako aipamenak ere egin ditut.

50

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!