08.01.2015 Views

El Consejo Vasco del Movimiento Europeo (1951-2001) - Eurobask

El Consejo Vasco del Movimiento Europeo (1951-2001) - Eurobask

El Consejo Vasco del Movimiento Europeo (1951-2001) - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

EL CONSEJO VASCO DEL MOVIMIENTO EUROPEO / EUROPAKO MUGIMENDUAREN EUSKAL KONTSEILUA (1951-2001)

Euskaldunok, ordea, hasi-hasieran Kontseilua erabili egin bagenuen ere, ez genuen

horrela egin. Horregatik, unea iritsi zenean, egoki iruditu zitzaigun gure tradizioari

eta, zergatik ez esan, eskubideari berriro gogotik heltzea eta Europa batu, federal eta

solidario baten alde sendo parte-hartzea.

Europako Mugimenduaren Espainiako Kontseilu Federalean Lehendakariordetza

bat eskaini ziguten –beste bat kataluniarrei–, 1949. urtean erakunde horren sorrera

sustatzeak eta bertan aktiboki parte hartzeak horretarako gaitasuna ematen zigula

iritzita. Ildo horretatik, komenigarria iruditu zaigu Manuel Irujo garai hartan Lehen

Lehendakariorde izan zela gogoratzea.

Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, Europa osatu eta sendotzen ahalegindu zen

adorez. Egoera berezi hartan pentsatu zuten, zorionez, estatu-politikari begi-zorrotz batzuek

bizi izan zutenaren antzekorik ezin zela etorkizunean errepikatu. 1948. urtea zen. Winston

Churchillek eta K. Adenauer, A. Spinelli eta beste zenbaitek Hagan Batzarra egiteko deia

egin zuten. Horren helburua guztien asmoak bildu eta Europa batu eta solidarioa sortuko

zuen hazia ereitea zen. Horrelaxe sortu Nazioarteko Europako Mugimendua.

Erbesteko Eusko Jaurlaritza Batzar hartan izan zen, Agirre Lehendakaria buru

zuela, eta ordezten zuen herriaren bokazio europarra eta europeista agerian utzi zuen

horrek. Gizon-emakume haiek argi eta garbi erakutsi zuten beharrezkoa iruditzen

zitzaiela irizpide demokratikoetan sakontzea; batez ere, giza eskubideen eta balioen

errespetuan eta herri askeen arteko elkartasunean oinarrituta.

Beraz, 1949ko otsailaren 8an Espainiako Kontseilu Federala sortu zen, Eusko

Jaurlaritzak Parisen zuen egoitzan sortu ere. Erakunde horren oinarri nagusietako 7.

artikuluan hala dio: «Espainiako Estatuko kide diren herrialdeetako talde ordezkariek

Saila sortu ahal izango dute Kontseilu Federalaren barruan». Espainiako Kontseilu

Federaleko lehen lehendakaria Salvador de Madariaga izan zen eta idazkaria, berriz,

Jose Maria Lasarte. Gero, Manuel Irujo izango zen lehendakari.

Euskal Kontseilua orduan hasi zen lanean, nahiz eta formalki 1951ko otsailaren

1ean osatu zen. Besteak beste, honako hauek osatzen zuten bertako Zuzendaritza

Batzordea: Irujo, Leizaola, Nardiz, Lasarte, Landaburu, Renteria eta Agesta.

Beraz, gure herriarentzat hain latzak izan ziren urte haietan sortutako erakundearen

berrogeita hamargarren urteurrena ospatzen dugu orain. Demokraziaren alde borrokatu

ziren gizon handi haien ikuspegi zorrotzak eman digu horretarako aukera. Haiek

urratu zuten bidetik jarraituko dugu guk ere, eta inoiz baino indar handiagoz, haien

lana eta kemena begirune osoz eta harrotasunez hartu behar dugu guk, haien ideien

jarraitzaileok; izan ere, ideia horiek ez dira guztiz gauzatu oraindik.

14

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!