04.12.2012 Views

PDF bertsioa jaitsi - Revista Consumer

PDF bertsioa jaitsi - Revista Consumer

PDF bertsioa jaitsi - Revista Consumer

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

12

elikadura

plater arinagoak

Nola

arindu

betiko platerak

Ohitura batzuk aldatuta, 100 kaloria gutxiago

hartuko genituzke errazio bakoitzean. Zer

egin, baina, horretarako? Adibidez, entsaladak

nola gatzozpintzen ditugun zaindu, jakiak

lurrunetan prestatu, eta edari azukredunak

eta alkoholdunak saihestu

Jende asko, uda hurbiltzen denean

oroitzen da bere gorputzarekin. Urte

osoan hamaika aldiz jarriko ziren

ispiluaren aurrean, baina orain sekula

baino biluziago ikusten dute beren

burua. Udako arropa ere gordean egon

da, eta orain komeriak: dena agerira

atera nahi, baina gerribuelta nabarmentzen!

Itsumustuko dietei ekin ohi

die jendeak garai honetan, urte osoan

egin gabeak aste batzuetan konpontzeko.

Baina hobe litzateke gauzak bestela

egitea: urte osoan modu osasungarrian

jan, eta azken orduko dieta miragarriak

baztertu. Aski da kaloria gutxiago

dituzten platerak prestatzea, gauza

goxoak eta askotarikoak jateari utzi

gabe. Ohiko errezetak zertxobait moldatzea

da kontua, eta kaloriaz arintzea,

gisatuak, entsaladak, pureak, okelak,

arrainak edo postreak. Zer elikagai

mota erabiltzen den zaindu behar da

batetik, nola prestatzen den bestetik,

eta, azkenik, zer osagai erabiltzen diren

plater horiek hornitzeko. Askotan,

izan ere, hornigai horien erruz uzten dio

errezeta batek osasungarri izateari, eta

kaloriak pilatzen zaizkio, edo gantzak,

azukrea edo gatza.

EROSKI CONSUMER aldizkariaren

elikadura alorrean aritzen diren adituek

baliabide erraz-errazak jartzen dituzte

erabiltzaileen eskura, plater bakoitzari

100 kaloria kentzeko. Oso lagungarriak

dira, eta otorduekin gozatzen jarraitzeko

modua ematen dute, beti ispiluaren

beldurrez egon gabe.

Entsaladak: bEti dira osasungarri,

baina… Argaltzeko dieta

orotan, ezinbestekoak izaten dira

entsaladak. Osasungarriak izaten dira

ia beti, gauza onak gehiago eduki ohi

dituzte-eta, txarrak baino; dena den,

kontuz ibili behar da osagai batzuekin,

kalterako izaten baitira zenbait

egoeratan.

Entsaladak maiz-maiz janda, gerta daiteke

zuntz gehiegi hartzea, eta desoreka

bat sortzea. Zuntzak, oro har, eragin

ona izaten du gure gorputzean, hesteetako

igarotze-prozesua erregulatzen

duelako eta organismoan dauzkagun

toxina eta zikinak kanporatzen laguntzen

duelako, baina gehiegi hartzea,

arazo izan daiteke zenbait jenderentzat.

Haizeak sortzen zaizkie eta urdaila

puzten, eta mina ere izaten dute batzuetan;

metabolismoa ez da gai izaten

zuntz hori guztia prozesa-tzeko, eta

horrexegatik gertatzen da hori. Gorabehera

horiek moldatzeko, entsaladak

jateari utzi gabe, irtenbidea izan liteke

zuntz gutxiago duten elikagaiekin konbinatzea:

patata, pasta, arroza edo kuskusa.

Plater aski osatua egingo genuke,

nornahi asetzeko modukoa.

Jan ondotik urdaila puztuta sumatzen

dutenentzat, letxugari uko egitea

da onena (eta gainerako barazki hostodunei

ere bai), afaritan batez ere.

Zuntz asko izaten du, disolbatzen ez

den zuntza, gehien bat enborraren zatirik

zurienetan, eta horrek puzten du

sabelaldea. Hosto berdeko barazkiek,

halaber, brokoliak, azak, letxugak eta

espinakak, filokinona ugari izaten dute

(K bitaminaren iturri nagusia da). Bitamina

horrek zuzenean parte hartzen

du odola koagulatzeko prozesuan. Hala

ere, odol-koagulazioa doitzeko botikak

hartzen dituztenek neurrian hartu behar

dute bitamina hori (Sintrom izenekoa

da botikarik ezagunenetakoa).

bigarrEn platErak: ongi bEgiratu,

Ez ongi bEtE. Gure gastronomian,

haragia, arraina eta arrautzak

izaten dira bigarren plateren oinarrizko

osagaiak, eta hiru horiek, proteina

ugariko elikagaiak dira. Eta ez dago

horiek zertan baztertu, nahiz eta

Entsaladak maiz-maiz janda, gerta daiteke zuntz

gehiegi hartzea, eta desoreka bat sortzea

13

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!